Mundua -

Venezuela

Gobernuaren aldekoak eta oposizioa kalera atera dira Venezuelan

Maduro presidenteak Asanblea konstituziogilea deitu ondoren etorri dira aldeko eta aurkako manifestazioak.

Chavisten manifestazio bat Caracasen. EFE
Chavisten manifestazio bat Caracasen. EFE
Chavisten manifestazio bat Caracasen. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Gobernuaren aldekoak eta oposizioaren jarraitzaileak kalera atera dira gaur Caracasen eta beste hainbat herritan, Nicolas Maduro presidenteak Asanblea konstituziogilea deitu ondoren.

Gobernuaren aldekoak Caracaseko Diego Ibarra plazan batzartzen ari dira, Madurori babesa agertzeko.

Astelehenean, presidenteak ohartarazi zuen ez duela beste “alternatibarik” eta horrela bakea lortuko duela eta “Estatu kolpea” garaituko duela.

Prozesu konstituziogilea hurrengo asteetan abiatuko da, atzo Elias Jaua Asanblea Konstituziogilerako Presidente Batzordeko buruak zehaztu zuenez.

Bestalde, oposizioa herrialdeko hainbat lekutan ari da elkartzen. Caracasen, Francisco Fajardo autobidea da topagunea. Hiriko bide nagusia da, eta bertan “ezusteko” mobilizazioa egin nahi dute.

Julio Borges Parlamentuko presidentearen esanetan, Maduroren erabakiak demokrazia “deuseztatzea” ekarriko du, eta, horregatik, matxinatzeko deia egin die herritarrei.

Caracaseko Metroak ez du zerbitzurik emango gaur, “erabiltzaileak, langileak eta instalazioak babesteko”.

Azken hilabetean dozenaka protesta egin ditu oposizioak, eta horietako batzuetan istiluak izan dira.

Agintarien esanetan, 29 pertsona hil dira protestetan. Gainera, 500 zauritu dira, eta milatik gora atxilotu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken orduko albistea Venezuela albisteak Latinoamerikako albisteak