Mundua -

Frantziako Gobernu berria

Bost alderditako ministroak, Macronen Gobernuan

Bederatzi gizonezkok eta bederatzi emakumezkok, zentristak, eskuinekoak eta ezkerrekoak, osatzen dute Emmanuel Macronen Gobernu berria.

Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Gobernu anitza osatu du: bost alderditako politikariak izendatu ditu ministro, tartean buruzagi sozialistak eta kontserbadoreak.

Guztira, 22 kide izango ditu Frantziako Gobernu parekide berriak. Hauteskunde-kanpainan uko egin zion ezkerrera edo eskuinera jotzeari eta orain joera berari eutsi dio, espazio politiko zabala ordezkatzen duten alderdi gehienetako politikariak bere exekutibora eramanda.

Joan den astelehenean Edouard Philippe kontserbadorea aukeratu zuen lehen ministro kargurako. Gaur, Errepublikanoak alderdiko beste bi kide esanguratsu, Bruno Le Maire eta Gerald Darmin, izendatu ditu Ekonomia eta Ekintza eta Kontu Publikoko ministro, hurrenez hurren.

Alderdi Sozialistak Gerar Collomb Lyongo alkatea eta Jean Yves Le Drian izango ditu Gobernuan. Collomb Barne ministroa izango da eta Le Drian, Defentsa ministroa.

Ezkerreko Alderdi Erradikaleko Annick Girardinek eta Jacques Mezardek Itsasoz bestaldeko Ministerioa eta Nekazaritza Ministerioa zuzenduko dituzte, hurrenez hurren.

Mugimendu Demokratikoa izeneko alderdi zentristak kabinete garrantzitsuak izango ditu: François Bayrou Justizia ministroa izango da eta Sylvie Goulard, Defentsa ministroa.

Nicolas Hulot ekintzaileak Trantsizio Ekologikorako Ministerioa zuzenduko du, eta Collomb eta Bayrourekin batera, Frantziako Estatu ministro izango da.

Macronen alderdiaren (Errepublika Martxan) esku geratuko dira Frantziako Gobernuaren bozeramaile kargua (Christophe Castaner) eta Lurralde Batasunerako Ministerioa (Richard Ferrand).

Gizarte zibilak ere bere tokia izango du Macronen Gobernu berrian. Besteak beste, Agnès Buzyn medikua izango da Osasun ministroa; François Nyssen argitaratzailea izendatu du Kultura ministro; eta Laura Fleseel eskrimalariak zuzenduko du Kirol Ministerioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Frantzia argazkiak Eguneko albisteak Hauteskundeak Frantzia Frantziako presidentea azken ordukoa