Mundua -

Erresuma Batua

Alarma faltsu batek alerta egoeran jarri du Manchester hiria

Artezilariak hiriaren hegoaldean dagoen Linby kalera bertaratu dira, susmagarri izan zitekeen pakete bat zegoelakoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko armadako artezilari talde bat Manchester hiri hegoaldean dagoen Linby kale inguruetara (Hulme auzoa) bertaratu da gaur goizean, segurtasun abisu bati erantzuteko; alabaina, gertaera alarma faltsua izan dela eman dute aditzera, ondoren, segurtasun iturriek; izan ere, susmagarritzat jotako paketeak ez zuela inolako arriskurik baieztatu dute.

"Gertaera segurutzat hartu da, eta ezarrita zegoen polizia-lerroa bertan behera gertatu da", jakinarazi du Manchester hiriko Poliziak Twitter bidez:

Argitu dutenez, gertaera Hulme auzoan jazo da, eta ez Trafford auzoan (unibertsitate inguruan), hasiera batean zabaldu den legez.

Poliziak "barkamena" eskatu du "nahasmenarengatik", hasierako uneetanTraffordeko unibertsitatetik telefono dei bat jaso dutela eta, dei horri entzunez, Polizia, Armada zein artezilariak Unibertsitatera joan direla adierazi baitu.

Erresuma Batua alerta egoera gorenean dago joan zen astelehenean 22 hildako eragin zituen Manchesterreko atentatuaren ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Erresuma Batua argazkiak Gaurko azken ordukoa