Mundua -

Manchesterreko atentatua

Manchesterreko atentatuaren egilearen bi argazki zabaldu ditu Poliziak

Guztira, 14 pertsona daude atxilotuta, azken astean beste bi aske utzi ostean, kargurik gabe.

Salman Abedi, Manchesterreko atentatu suizidaren egilea. Argazkia: Manchesterreko Polizia
Salman Abedi, Manchesterreko atentatu suizidaren egilea. Argazkia: Manchesterreko Polizia
Salman Abedi, Manchesterreko atentatu suizidaren egilea. Argazkia: Manchesterreko Polizia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manchesterreko atentatu suizidaren egilearen bi argazki zabaldu zituen igandean Erresuma Batuko Poliziak. Argazkietan Salman Abedi ageri da, lehergailuak eztandarazi baino minutu batzuk lehenago. Segurtasun kamerek hartutako irudietan 22 urteko gaztea beltzez jantzita zihoala ikus daiteke, eta motxila bat eramateaz gain, betaurrekoak eta kolore iluneko bisera bat zeramatzan.

Halaber, maiatzaren 18tik 22ra bitartean atentatu suizidaren egileak zer egin zuen eta norekin elkartu zen jakiteko herritarren laguntza eskatu du Manchesterreko Poliziak.

Salman Abedik berak prestatu egin zuen Manchester hiriko Manchester Arena estadioan eztandarazi zuen lehergailua, Ariana Grande abeslari estatubatuarraren kontzertuan. Atentatu horretan 22 pertsona hil ziren (gehienak adingabeak) eta 64 lagun zauritu ziren.

Momentura arte, Ingalaterra ipar-mendebaldean izandako atentatuarekin zerikusia izan dezaketen 14 pertsona atxilotu ditu Erresuma Batuko Poliziak. Salam Abediren anaia eta aita ere atxilotu dituzte, Libian. Gainera, asken orduotan etxebizitza ugari miatu dituzte Manchesterren, eta Abedik lehergailua prestatzeko erabilitako iltzeak topatu dituzte.

Bestalde, mehatxu terrorista arriskua dela eta alerta maila altuena izatetik ?larria? izatera jaitsi du Erresuma Batuko Gobernuak , gertatutakoa argitzeko ikerketak aurrera egin baitu.

Dena dela, Manchesterreko Poliziak kontrolpean hartu ditu kaleak, eta Manchester Aretoaren ingurura milaka pertsona hurbildu dira, biktimei elkartasuna eta doluminak adierazteko asmoz.

Beste bi pertsona atxilotu zituzten igandean

Bestalde, Erresuma Batuko Poliziak bi gizon atxilotu du igande arratsaldean, atentatuarekin nolabaiteko lotura izan duelakoan. Horrenbestez, dagoeneko 14 pertsona atxilotu dituzte, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egotea.

Manchester United futbol taldearen Old Trafford futbol zelaitik gertu (Erresuma Batuko ipar-ekialdean),  25 urteko gizona atxilotu dute. Ondoren, Moss Side inguruko etxebizitza bat miatu dute.

Ordu batzuk geroago, Gorton auzoan 19 urteko gazte bat atxilotu egin dutela esan du Manchesterreko Poliziak Twitter bidez zabaldu duen mezu batean.

Guztira, 18 eta 44 urte bitartean dituzten hamahiru pertsona atxilotuta daude, Manchester Arena estadioan izandako atentatuarekin nolabaiteko lotura izan dutelakoan. Tartean, Salam Abediren bi anai eta aita ere atxilotu dituzte, talde islamista baten kide izatea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Erresuma Batua Atentatuak bideoak Albisteak Londres