Mundua -

Auzitegi Gorena

Venezuelako Fiskaltza, Auzitegi Goreneko 33 epaileren izendatzeen kontra

Luisa Ortega Diaz fiskal nagusiaren esanetan, epaile horiek aukeratzeko prozesuak irregularrak izan ziren, eta, beraz, izendapenak baliorik gabe uzteko eskatu du.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusiak Auzitegi Goreneko 33 epaileren izendapenak baliorik gabe uzteko eskatu du, 2015eko abenduaren 23an horiek aukeratzeko egin zuten prozesua irregularra izan zela iritzita.

Union Radio irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, 13 epaile titularren eta 20 ordezkoren izendatzeak inpugnatuko ditu. Magistratu horiek Venezuelako Parlamentuak izendatu zituen.

"Nik ez nuen prozesu hartan parte hartu, gaizki egindakoa zela ohartu nintzelako", erantsi du. Ortegak uko egin zion izendapenen akta sinatzeari, eta horrek prozesua kolokan jartzen duela dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Venezuela argazkiak