Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Auto batek talka egin du Poliziaren furgoi baten aurka, Eliseoko Zelaietan

Mundua

Atentatua Parisen

Auto batek Poliziaren furgoi baten aurka egin du, Eliseoko Zelaietan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/06/19

Autoren gidaria talkaren ondorioz hil egin da; armatuta zihoan. Erasoan ez da beste inor zauritu.

  • Auto batek Poliziaren furgoi baten aurka egin du Eliseoko Zelaietan. Argazkia: EFE

    Auto batek Poliziaren furgoi baten aurka egin du Eliseoko Zelaietan. Argazkia: EFE

    Auto batek Poliziaren furgoi baten aurka egin du Eliseoko Zelaietan. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Auto batek Frantziako Jendarmeriaren furgoi baten aurka egin du Eliseoko Zelaietan, Parisen, horren aurka talka eginda. Gerard Collomb Barne ministroak esan du "atentatu saiakera" izan dela eta Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak ikerketa bat jarri du abian.

Erasoa 15:40 inguruan jazo da. Twitterren zabaldutako txio batean, Prefekturak baieztatu egin du "polizia operazio bat" martxan dagoela Eliseoko Zelaietan, eta hara ez bertaratzeko deia egin die herritarrei.

Geroago, beste mezu bat zabaldu dute segurtasun indarrek "egoera kontrolpean" dutela jakinarazita eta inor zauritu ez dela argituta.

Ustezko erasoa etorbidearen hasieran izan da, Eliseo Jauregitik gertu. Bertan, Macron presidentea Abdala Jordaniako erregea hartzekoa da ordu batzuen buruan.

Polizia, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira.

Paris erasoa autoa EFE

(Erasoan erabilitako ibilgailua. Argazkia: EFE)

Gidaria hil egin da

Frantziako Barne ministroak adierazi du "atentatu saiakera" izan dela eta baieztatu egin du autoaren gidaria talkaren ondorioz hil egin dela. Ibilgailuan armak eta lehergaiak zeramatzala ere zehaztu du.

BFMTV telebista-katearen arabera, armak, kartutxoak eta gas-botila bat topatu dituzte autoan.

Frantziako zenbait komunikabidek zabaldu dutenez, erasotzailea 31 urtezko gizonezkoa da eta Poliziak fitxatuta zegoen.

Collombek aitortu du Frantzian atentatuak izateko "arriskua oso handia" dela eta, ondorioz, ezinbestekotzat jo du larrialdi egoera mantentzea. 2015eko azaroaren 13an Parisen izandako sarraskiaren ondotik ezarri zuten larrialdi egoera.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena