Mundua -

Krisia Venezuelan

Venezuelako Gorenak fiskal nagusia epaitu edo ez erabakiko du

Auzitegiak onartu egin du diputatu ofizialistaren eskaera, eta baliteke Luisa Ortega Diazen jarduna behin behinean bertan behera geratzea.

Luisa Ortega Diaz fiskal nagusia. Argazkia: Efe
Luisa Ortega Diaz fiskal nagusia. Argazkia: Efe
Luisa Ortega Diaz fiskal nagusia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak onartu egin du Luisa Ortega Diaz fiskal nagusia epaitu behar den ala ez erabakitzeko egindako eskaera.

Pedro Carreño diputatu chavistak egin zuen eskaera, eta gaurko onarpenaren ostean, baliteke Luisa Ortega Diazen jarduna behin behinean bertan behera geratzea.

Hala, Gorenak "saio publikoa" egingo du, eta Ortega Diaz, Pedro Carreño eta Kontseilu Moral Errepublikanoko kideak deitu ditu "egoki deritzotena azal dezaten" auzitegiaren aurrean.

Aurreko ostiralean eskatu zuen Pedro Carreñok epaiketa aurreko prozesua fiskalaren aurka, Ortegak "etika publikoa eta administrazio moralaren aurkako atentatuak, lesioak eta mehatxuak" egotzita.

"Konstituzioari muzin eginda portaera larria" izatea eta "Konstituzioaren oinarrizko printzipioak bortxatzea, mehatxatzea eta gutxiestea" ere egozten dio.

Chavistek fiskalaren hainbat neurriren ostean jo dute bere aurka. Izan ere, Goreneko 33 epaileren hautaketa inpugnatu nahi zuen, Kontseilu Moral Errepublikanoak eta Kongresuak egindako prozesuan irregulartasunak izan zirela iritzita.

Azken bi hilabeteotan, gainera, Ortega Diazek hainbat ekintza egin ditu Asanblada Nazional Konstituziogilea geldiarazteko eta gaitzetsi egin ditu segurtasun indarrek manifestazioetan izandako jarrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Venezuela argazkiak