Mundua -

Venezuela

Venezuelako presidenteordeak fiskala salatu du, 'Estatu kolpea' egotzita

Maduro Gobernutik kanporatzeko 'Estatu kolpean' parte hartzea leporatu dio Tareck El Aissamik Luisa Ortega Diaz herrialdeko fiskal nagusiari.

Luisa Ortega Diaz, Venezuelako fiskal nagusia. EFE
Luisa Ortega Diaz, Venezuelako fiskal nagusia. EFE
Luisa Ortega Diaz, Venezuelako fiskal nagusia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tareck El Aissami Venezuelako presidenteordeak Luisa Ortega Diaz herrialdeko fiskal nagusia salatu du, Nicolas Maduro Gobernutik kanporatzeko "Estatu kolpe" batean parte hartzea egotzita.

"Estatu kolpe bat antolatu dute", esan du El Aissamik, VTV Venezuelako telebista-kateari eskainitako elkarrizketa labur batean. "Ministerio Fiskala eta Ortega Diaz anderea Estatu kolpea zuzentzen ari dira eta hala salatuko dugu mundu osoan", gaineratu du.

Agerraldian, presidenteordeak "erabat" ukatu ditu Gobernuaren izenean Gustavo Gonzalez Lopez Venezuelako Inteligentzia Zerbitzuaren zuzendariari eta Antonio Benavides komandante ohiari egindako akusazioak. Azken hilabeteotan Venezuelan izandako liskarretan Giza Eskubideak sistematikoki urratu izana leporatu diete biei.

Horrez gain, "errepublikaren bakea bermatu eta eutsi dutenak amorruz akusatzea" leporatu dio Fiskaltzari.

"Eraso terrorista"

Era berean, aste honetan helikoptero batetik Barne Ministerioaren eta Justizia Auzitegi Gorenaren aurka egindako erasoa ere aipatu du El Aissamik. Gobernuak "ekintza terroristatzat" jo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken ordukoa Venezuela argazkiak