Mundua -

Venezuela

Maduro: 'Mariano Rajoy, atera zure muturra Venezuelatik'

"Mariano Rajoyrentzat legezkoa da eskuineko alderdien galdeketa Venezuelan, baina legez kanpokoa Kataluniako erreferenduma", salatu du Madurok.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Madurok Kataluniako erreferenduma eta Mariano Rajoy izan ditu hizpide Caracasen egin duen agerraldi publikoan, eta "muturra Venezuelatik ateratzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari.

Venezuelan oposizioak deitutako galdeketaz eta Katalunian Generalitateak antolatutako erreferendumaz hitz egin duenean Rajoyk erakutsi duen jarrera bikoitza salatu du Madurok.

"Ni ez naiz inor Espainiako gaiei buruz hitz egiteko, ezta Kataluniari buruzko iritzia emateko ere. Baina zuk, Mariano Rajoy, atera zure muturra Venezuelatik", esan du Madurok, Rajoyk Venezuelan hauteskundeak deitu behar direla esan ostean sarritan.

"Mariano Rajoyrentzat legala da Venezuelan Konstituzioaren eta Estatuaren paraleloan galdeketa bat egitea, nik eskuineko alderdiek deitutako barne kontsulta baimendu dut; Kataluniako herritarrek bere etorkizuna erabakitzeko deitu duten erreferenduma, aldiz, legez kanpokoa dela dio", kritikatu du.

"Mariano Rajoy, zertan oinarrituta diozu zuk Katalunian egin nahi duten erreferenduma, jardunaldi demokratikoa, ilegala dela?", galdetu du Madurok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Eguneko albisteak Venezuela albisteak Nicolás Maduro