Mundua -

Ischia uhartean

Bi pertsona hil eta 41 zauritu dira Italian, lurrikara baten ondorioz

Italia hegoaldean dago uhartea. Richter eskalan 3,6koa izan da lurrikara.

Eraikin batzuk behera etorri dira, lurrikararen ondorioz. Argazkia: EFE.
Eraikin batzuk behera etorri dira, lurrikararen ondorioz. Argazkia: EFE.
Horrela utzi du Italiako Ischia uhartea 3,6ko lurrikarak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurrikara izan da Italiako Ischia uhartean, herrialdeko hegoaldean; Richter eskalan 3,6koa izan da, eta gutxienez bi pertsona hil dira eta 41 zauritu. Kalte materialak ere izan dira.

Hildakoetako bat emakume bat da; Casamicciola herriko eliza batetik eroritako txintxor batzuk gainera etorri zitzaizkion.

Geofisika eta Bolkanologia Nazio Institutuak jakitera esan duenez, lurrikara 20:57an izan da, eta epizentroa azaletik 10 kilometrora erregistratu da.

Irlak izan ditu kalterik handienak, eta elektrizitate horniketa moztu egin da. Casamicciola gunea, iparraldean, da kaltetuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Hondamendi naturalak albisteak Eguneko albisteak Italia 2024ko seismoak