Mundua -

Finlandia

Turkuko jihadista eta ustezko hiru gaizkide kartzelara bidali dituzte

Aurreko ostiralean, 18 urteko gazte jihadista batek bi emakume hil zituen eta beste sei lagun sastatu Finlandiako hiri horretan.

Bi emakume hil ziren Turkuko erasoan. Argazkia: EFE.
Bi emakume hil ziren Turkuko erasoan. Argazkia: EFE.
Bi emakume hil ziren Turkuko erasoan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finlandiako Turku auzitegi batek kartzela prebentiboa agindu du astearte honetan aurreko ostiralean hiri horretan bi emakume hil eta beste sei lagun sastatu zituen Marokoko 18 urteko jihadistarentzat; gauza bera agindu atxilotuta zeuden beste lautik hirurentzat, ustezko gaizkideak izan direlakoan.

Gazte jihadistak, Abderrahman Mechkah izenekoa bera, eta gaizkideek hilketako bi kargu eta hilketa-ahalegineko zortzi jaso dituzte.

Finlandiako Poliziaren arabera, hauek dira gaizkideak: Mohamed Bakier, Ilyas Berrouh (18 urteko gazteak biak) eta Abdederrazak Essarioul, 28 urtekoa. Dena den, oraindik ez du zehaztu nola zeuden nahastuta erasoan. Hirurek ukatu dute erasoekin zerikusirik izatea.

Atentatuen ostean atxilotutako beste gazte bat, marokoarra bera ere, aske utzi dute; izan ere, Poliziak ez du aurkitu erruduna dela esateko behar beste zantzurik.

Egilea dela aitortu du, baina ez du arrazoien gaineko azalpenik eman

Mechkah erasoaren egileak bideokonferentziaren bidez deklaratu du; izan ere, ospitalean dago, hankan jaurtiketa bat jaso zuelako, erasoaren ostean.

Olli Toyras inspektorearen arabera, Mechkahk onartu du saioan berak egin zuela sastakatzea, baina ez du azalpenik eman arrazoien gainean.

'Oraindik ikertzen ari gara ea berak bakarrik egin zuen, ala norbaiten eraginez, ea norbaitek lagundu zion edo nolabait gidatu zuen', esan zion Toyrasek prentsari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak