Mundua -

Israelgo gatazka

Hiru israeldar eta palestinar bat hil dira tiroketa batean Zisjordanian

Erasotzaile palestinarrak Israelgo segurtasun guardia bi eta polizia bat hil ditu Jerusalemetik gertu.

Erasoa Zisjordanian. Efe.
Erasoa Zisjordanian. Efe.
Palestinar batek hiru israeldar hil ditu, tiroka, Jerusalemetik gertu

0:56

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo segurtasun indarrek palestinar bat tirokatu dute, gaur goizean, israeldar segurtasun guardia bi eta polizia bat hil ostean, Zisjordanian, Israelgo asentamendu batean.

"Segurtasun agenteek Jerusalem inguruan izandako eraso terrorista bati erantzun diote. Hiru israeldar hil dituzte eta laugarren bat larri zauritu da eta ospitalera eraman dute. Terrorista tirokatu dute”, Israelgo poliziak ohar batean jakinarazi duenez.

"Hildakoak bi segurtasun guardia eta mugako polizia bat izan dira", Israelgo iturrien arabera.

"Erasotzailea Har Adar koloniaren sarreraraino heldu da, palestinar langileak muga-kontrolak pasatzen dituzten punturaino", azaldu dute iturri berberek.

ERASOA CISJORDANIA ATAQUE EFE

"Poliziari susmagarri iruditu zaio eta gelditzeko agindu diote. Gizonak alkandora zabaldu, pistola bat atera eta guardiak tirokatzen hasi da. Mugako poliziek berehala erantzun dute eta erasotzailea hil dute", poliziaren oharraren arabera.

Palestinarra Beit Suriko 37 urteko auzotarra zen eta lau seme-alaba zituen. Lan egiteko baimena zuen eta ez zituen segurtasun aurrekaririk.

2015eko urrian israeldarren aurkako erasoak hasi zirenetik 271 palestinar hil dituzte; horietatik bi heren baino gehiago erasoetan edo ustezko erasoetan hil dituzte. Eraso horien ondorioz, berriz, 50 israeldar hil dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea Israel albisteak azken ordukoa Palestina albisteak Ekialde Hurbila