Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Indar irakiarrek eta xiitek Hawiya hiriaren kontrola bereganatu dute

Mundua

Kirkuk probintzian

Indar irakiarrek eta xiitek Hawiya hiriaren kontrola bereganatu dute

agentziak | erredakzioa

2017/10/05

Jihadistek herrialdean duten azken gotorlekuetakoa zela uste dute. Irakeko indarrek xiiten eta estatubatuarren laguntza izan dute oldarraldian.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Hawiya hiri estrategikoaren kontrola kendu diote ISISi , oldarraldia abiarazi eta egun batzuetara, Irakeko indarrek iragarri dutenez. Jihadistek herrialdean duten azken gotorlekuetakoa zela uste dute.

Irakeko Armadak ohar baten bidez azaldu duenez, soldaduak asteazkenean sartu ziren Hawiyan (Kirkuk, iparraldean) hiria bereganatzeko estrategiari jarraituta.

Nahiz eta Herri Mobilizazioaren Indarrek -milizia xiiten koalizioa- lehen orduan jakinarazi duten eguneko lehen orduan hiria hartuta zegoela, Armadak beranduxeago baieztatu du.

Hawiya bereganatuta, beltzez jantzitako milizianoek Irak iparraldean duten azken gotorlekua, ISISen kontrolpean dagoen gune bakarra Siriako mugaren ondoan dago. Hawiya Kirkuk petrolio-gunetik gertu dago.

Hawiyako oldarraldia Irakeko soldatuek gidatuta egin dute, estatubatuarren eta xiiten laguntzarekin.

"Armadaren bederatzigarren Dibisio Blindatua, Polizia Federalak, Larrialdiei Erantzuteko Dibisoak eta Herri Mobilizazioaren Indarrek Hawiya askatu dute", esan du Abdul Ameer Rasheed Yarala teniente jeneral eta Operazio Bateratuen Agintaritzaren buruak ohar batean.

Irakeko Gobernuak irailaren 21ean abiarazi zuen oldarraldia Bagdadeko iparraldean. Gune horretan 78.000 bat pertsona ez aurrera ez atzera egin ezinik zeudela adierazi zuten, Nazio Batuen arabera.

Abu Bakr al Baghdadik zuzentzen duen taldeko milizianoek Al Qaim hiria eta horren inguruan dagoen eskualdea kontrolpean dute. Gainera, Siria eta Iraken arteko mugan hainbat kokaleku mantentzen dituzte, baina indarra galtzen ari dira bi aldetatik; batetik, indar kurduak daude, AEBk lagunduta, eta, bestetik, Siriako Gobernuaren indarrak, xiita eta irandar eta Errusiako indarrek lagunduta.

Estatu Islamikoaren kaliferriak kolpe handia jaso zuen 2017ko uztailan, hain zuzen, Mosulen kontrola galdu zutenean, bederatzi hilabetez luzatu zen gatazka bat galdu ostean.

ISISek Al Baghdadiren audio grabaketa bat zabaldu duen aurreko astean, zenbait informazio iturrik hilda zegoela argitaratu eta gero.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena