Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Hainbat pertsona zauritu dira Londresen, auto batek harrapatuta

Mundua

Gertaera

Gutxienez 11 pertsona zauritu dira Londresen, auto batek harrapatuta

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/07

Gertakaria hiriburuko Naturaren Historiako Museo inguruan izan da. Metropoliko Poliziak jakinarazi du ez dela "ekintza terrorista" izan.

1:41
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gutxienez 11 pertsona zauritu dira Londresko Naturaren Historiako Museo inguruan, espaloi batera salto egin duen auto batek harrapatuta, Britainia Handiko Poliziak jakitera eman duenez.

Metropoliko Poliziak jakitera eman duenez, ez da "ekintza terrorista" moduan ikertzen ari, baizik eta "trafiko-istripua" moduan. Gidaria atxilotu egin dutela ere jakinarazi du.

11 zaurituak batik bat hanketan eta buruan izandako kolpeengatik ari dira artatzen, azaldu dute osasun zerbitzuek. Horietatik bederatzi ospitaleratu egin behar izan dituzte.

Halaber, metropoliko Poliziak Londresko Naturaren Historia Museoa hustu du, arreta-neurri modura. Agenteek South Kensingtoneko metro-geltokia, museotik gertuen dagoena, publikoari itxi diote, baina beste geltokiek irekita jarraitzen dute.

Gertaera 13:20ean GMT izan da, Exhibition Road kalean, South Kensington auzoan. Hainbat polizia-patruila eta anbulantzia bertaratu dira, iturri berberek azaldu dutenez.

Sare sozialetan argitaratutako irudietan kalte materialak ikus daitezke espaloian eta inguruan, baita armatutako hainbat agente eta helikoptero bat ere, Londres hirigunean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena