Mundua -

Klima aldaketa

Aurrerapausoak eman arren, lan handia dagoela onartu dute gobernuz kanpoko erakundeek

Besteak beste, garatutako herrialdeetan 2020era arte egingo dituzten jarduerak adosteko balio izan du Bonnen klima-aldaketari buruz egindako batzarrean.

Klima-aldaketari buruzko Goi-Bilera Bonnen. Argazkia: EFE
Klima-aldaketari buruzko Goi-Bilera Bonnen. Argazkia: EFE
Azken orduko akordio batekin itxi dute Bonneko goi-bilera

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrerapausoak adostu dituztela onartu dute Bonnen Klimari buruzko Goi-bileran (COP23) parte hartu duten gobernuz kanpoko erakunde nagusiek, larunbat goizaldean hitzartutako akordioaren bidez. Dena den, klima-aldaketari aurre egiteko beharrezkoak izango diren urratsen garrantzia azpimarratu dute.

WWF erakundeak ohar batean jakinarazitakoaren arabera, "2020era arte eta ordutik aurrera, klima-aldaketaren aurka borroka egiteko nahia areagotzeko oinarriak" adosteko urratsak eman dituzte.

Halaber, Bonneko batzarrak "gai kritikoak" hitzartzeko balio izan duela onartu du. Batetik, garatutako herrialdeetan 2020era arte egin beharreko jarduerak aztertu dituztela azaldu du; bestetik, genero-gaiak eta komunitate indigenak beroketa orokorraren kontrako borrokan barneratzeko ahalegina berretsi du erakundeak.

Dena den, ondoren gaineratu duenez, "asko geratzen da aukera-leiho txikia aprobetxatzen dela ziurtatu" eta "tenperaturak bi gradu baino gehiago ez igotzea erdiesteko".

Bestalde, Greenpeace taldeak "anbizioa indartzeaz gain, 2020ra arteko jarduera aurreikusi dela" txalotu du Jens Mattias Clausen ordezkariak.

Oxfam erakundearen aburuz, ostera, COP23 bileran "oso aurrerapauso gutxi" lortu dituzte. Horrez gain, garatzen ari diren ekonomiei diruz laguntzeko negoziazioan atzera egin dutela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Munduko albisteak 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Larrialdi klimatikoa 2024 Arabiar Emirerri Batuetako klimari buruzko goi-bileraren helburuak