Mundua -

Abenduaren 17an

Piñera eta Guillier aurrez aurre, Txileko presidente izateko bigarren itzulian

Presidente ohiak bozen % 36,64 lortu du, Alejandro Guillier hautagaiak jasotako % 22,7ren aurrean. Lehen aldia da ezkerra zatituta aurkezten dela, Pinochet ez dagoenetik.

Presidente ohiak jaso ditu boto gehien lehenengo itzulian. Argazkia: EFE
Presidente ohiak jaso ditu boto gehien lehenengo itzulian. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sebastian Piñera Aurrera Txile koalizioaren buruak eta Alejandro Guiller Gehiengo Berriaren hautagaiak lortu dute lehen eta bigarren postua, Txileko presidente izateko hautagaien lehen itzulian, hortaz, aurrez aurre izango dira abenduaren 17an egitekoak den bigarren itzulian.

Piñera presidentegai kontserbadore eta Txileko presidente ohiak jaso ditu boto gehien lehen itzulian, bozen % 36,64 jasota, bigarren hautagaiak baino 13 puntu gehiago lortuta. Alejandro Guiller Gehiengo Berria koalizioaren buruak hautesleriaren % 22,7 bereganatu du, Txileko Hauteskunde Zerbitzuak argitaratutako datu ofizialen arabera.

Alejandro Guillier hautagaia. Argazkia: EFE

Alejandro Guillier hautagaia. Argazkia: EFE

Hirugarren postuan, eta La Monedako gidaritza hartzeko lehiatik kanpo, Beatriz Sanchez Fronte Zabalaren hautagaia geratu da, botoen % 20,27 eskuratuta.

Lehen aldia da, Augusto Pinochet diktadorea ez dagoenetik, ezkerra zatituta aurkezten dela Presidentetza Hauteskundeetara. Hautagaia erabakitzeko orduan izan ziren desadostasunek eragin dute egoera; Demokrazia Kristauak (DC) ukatu zuen Carolina Goic hautagaia kanpoan uztea, eta Gehiengo Berriak Guillierren hautagaitzarekin aurrera egitea erabaki zuen, babes handiagoa lortu izan baitu aurrekoetan.

Txileko legediak bi itzuliko hauteskunde-sistema ezartzen du, lehen itzulian hautagai batek botoen erdia baino gehiago ez jasotzekotan. Hautestontziak, hortaz, abenduaren 17an irekiko dira berriz, Michelle Bacheleten ordezkoa aukeratzeko.

Beatriz Sanchez kanpoan geratu da, baina botoen % 20tik gora jasota. Argazkia: EFE

Beatriz Sanchez kanpoan geratu da, baina botoen % 20tik gora jasota. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken orduko albistea Latinoamerikako azken ordukoa Txileko Santiago albisteak