Mundua -

KOREA

Ipar Koreak ordezkaritza bidaliko du Hego Korean egingo diren Olinpiar Jokoetara

Litekeena da irekiera ekitaldian bi Koreetako kirolariek elkarrekin desfilatzea. Ipar Koreak eta Hego Koreak goi-bilera egin dute, azken bi urteotako lehena.

Ipar eta Hego Koreak bilera egin dute, hain zuzen ere, azken bi urteotako lehena. Argazkia: EFE
Ipar eta Hego Koreak bilera egin dute, hain zuzen ere, azken bi urteotako lehena. Argazkia: EFE
Ipar eta Hego Koreak bilera egin dute, hain zuzen ere, azken bi urteotako lehena. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreak ordezkaritza bidaliko du otsailaren 9tik 25era bitartean Hego Korean egingo diren Neguko Olinpiar Jokoetara, Yonhap albiste agentzia hegokorearrak jakinarazi duenez.

Piongiang eta Seulgo ordezkariek goi-bilera egin dute gaur bi Koreen arteko eremu desmilitarizatuan, azken bi urtean lehen aldiz.

Hego Koreako agintarien esanetan, Ipar Koreak Gobernuko hainbat goi-kargudun bidaliko ditu PyeongChango Neguko Olinpiar Jokoetara eta baita arte eszenikoko eta taekwondoko talde bat ere.

Horrez gain, bi Koreen arteko harremanak nola hobetu izan dute mahaigainean. Chun Hae Sung Hego Koreako Batasunerako ministroak azaldu duenez, maila militarreko elkarrizketak abiatzea proposatu dio Hego Koreak Ipar Koreari, tentsioa baretzeko. Halaber, beste bi proposamen egin dizkio Seulek Piongiangi: batetik, urteberriari begira mugaren bi aldeetan bizi diren familiak elkartzea; bestetik, bi Koreetako kirolariek irekiera ekitaldian elkarrekin desfilatzea.

Ri Son Gwon Ipar Koreako ordezkaritzako presidenteak, ostera, bi Koreen arteko elkarrizketak "ongi joatea" espero du.

Ipar Koreak komunikazioak zabalduko ditu berriro Hego Korearekin

Hego Korearekin komunikazio militar bideetako bat berriro erabiliko duela jakinarazi du Ipar Koreak astearte honetan herri bien ordezkariek izandako bileraren ostean.

Orain dela bi urte, gainerako komunikazio bideak bezala, Ipar Korearen erabakiz itxita zegoen Itsaso Horiaren inguruan dagoen bide militarra berriro erabiliko du Kim Jong-unen Gobernuak.

Ipar Koreako ejertzitoa asteazkenean hasiko da berriro bide hori erabiltzen, Ipar Koreako ordezkariek Hegoaldekoei azaldu diotenez.

Berriro zabaldu duten bide hori erabiltzen zuten, besteak bete, Kaesong inguruetako pertsonen eta merkantzien inguruko informazioaren berri emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Eguneko albisteak Albisteak Hego Korea Ipar Korea Neguko Olinpiar Jokoak