Mundua -

Negoziazioak

Ofizialistekin negoziatzearen aurka agertu da Venezuelako oposizioaren zati bat

Venezuelako Gobernuak eta oposizioak adostu dutenaren arabera, datorren urtarrilaren 18an beste bilera bat egingo dute hitz egiten jarraitzeko.

Negoziazioak Santo Domingon Venzuelako Gobernua eta oposizioaren artean. EFE
Negoziazioak Santo Domingon Venzuelako Gobernua eta oposizioaren artean. EFE
Negoziazioak Santo Domingon Venzuelako Gobernua eta oposizioaren artean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Gobernuak eta oposizioak joan den asteburuan izandako elkarrizketa errondak Chavismoaren aurkako sektorearen kritikak eragin ditu. Izan ere, orain dela hainbat aste negoziazioekin bat ez egitea erabaki zuten.

'Soy Venezuela' mugimenduan bat eginda dauden Antonio Ledezma Caracasko alkate ohiak eta Maria Corina Machado diputatu ohiak negoziazioak "erokeria" eta "iraina" direla esan dute. Bilerak atzo amaitu ziren Santo Domingon, behin betiko emaitzarik gabe, baina hainbat adostasun lortuta, parte-hartzaileek emandako azalpenen arabera.

Hala Ledezmak nola Machadok Twitter erabili dute sentimenduak adierazteko. Ledezmak, esaterako, Albert Einstein zientzialariaren argazki bat argitaratu du, esaldi honekin: "Erokeria da gauza bera behin eta berriz egitea, emaitza berriak lortzeko asmoz".

Machadok, bere aldetik, negoziazioekin venezuelarrak "iraintzen" ari direla azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken ordukoa Venezuela albisteak