Mundua -

Venezuela

Batasun Demokratikoaren Mahaia baliozkotze prozesutik kanpo uzteko agindu du Gorenak

Oposizioko koalizioak ezin izango du bere txartelaren izen ematea egin eta, txartelik gabe, ezin izango du presidenterako hauteskundeetan parte hartu.

Nicolas Maduro gobernu ekitaldi batean. Argazkia: EFE.
Nicolas Maduro gobernu ekitaldi batean.
Nicolas Maduro gobernu ekitaldi batean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batasun Demokratikoaren Mahaia osatzen duten oposizioaren alderdien koalizioa hauteskundeetan parte hartzeko baliozkotze prozesutik kanpo uzteko agindu dio Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak Hauteskunde Batzorde Nazionalari. Baliozkotze prozesua urtarrilaren 27an eta 28an izango da.

Hortaz, oposizioko koalizioak ezin izango du bere txartelaren izen ematea egin eta, txartelik gabe, ezin izango du presidenterako hauteskundeetan parte hartu. Hauteskundeak apirilaren 30a baino lehen izango dira, Venezuelako Asanblea Nazional Konstituziogileak horrela erabaki eta gero. Orain, Hauteskunde Batzorde Nazionalak ezarri beharko du noiz izango diren hauteskundeak, El Universal bertoko egunkariak jakinarazi duenez.

"Bere izen ematearen berritze prozesua betetzen ez duen alderdi politikoak ezin izango du hauteskundeetan parte hartu", Venezuelako hauteskunde agiriak jasotzen duenaren arabera.

Erabaki hori, zalantzarik gabe, eragozpen handia izan da oposizioaren alderdien batasunarentzat eta asmatu beharko du hauteskundeetara aurkezteko modua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Venezuela Nicolás Maduro Hauteskundeak