Mundua -

Bilera proposamena

Kolonbiak dio Santosek ez diola Madurori berarekin espresuki biltzeko gutunik bidali

Maduroren arabera, ordea, Santosek "bi herriei interesatzen zaizkien gaiak jorratzeko" gonbidapena bidali zion.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea.
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea. Argazkia: EFE.
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuak dio Juan Manuel Santosek ez diola Nicolas Madurori berarekin espresuki biltzeko gutunik bidali. Amazonas babesteko neurriak hartzeko, gutuna bidali zien hainbat agintariri, eta agintari horien artean Maduro dagoela argitu du Kolonbiak.

Helburu horrekin, Santosek gutuna bidali zien Bolivia, Brasil, Kolonbia, Ekuador, Peru, Surinam, Venezuela eta Frantzia (Guyana Frantsesaren ordezkari gisa) herrietako presidenteei.

Maduroren esanetan, ordea, "bi herriei interesatzen zaizkien gaiak jorratzeko" gonbidapena bidali zion Santosek; izan ere, "ideologia, politika eta etika" oso ezberdinak izan arren, agintari gisa, "elkarrekin bildu eta konpontzeko beharra" dutela zioen bertan, Venezuelako presidentearen arabera.

Azken asteotan, Madurok Kolonbiaren aurkako irain larriak bota ditu. Besteak beste, Santosi "alproja" deitu dio eta Kolonbia "Estatu gaizkilea" dela adierazi du.

Santosek, bere aldetik, Venezuela Latinoamerikako ustelkeriaren adibiderik "patetikoena" dela esan zuen atzo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea Venezuela Kolonbia