Mundua -

Gerra Sirian

Al Asaden tropek Ekialdeko Ghoutaren laurden baten kontrola eskuratu dute

400.000 zibilek harrapatuta jarraitzen dutela salatu dute Nazio Batuek, eta 600 lagun hil direla azken egunetan. Emmanuel Macronek Siriari presioa egiteko eskatu dio Irani, erasoak etetea lortzeko.

Suntsiketa Ghoutan. Argazkia: EFE
Suntsiketa Ghoutan. Argazkia: EFE
Suntsiketa Ghoutan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako Gobernuaren aldeko indar armatuek Ekialdeko Ghoutaren laurden bat bereganatzea lortu dute, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak gaur jakitera eman duenez.

Damasco kanpoaldean oposizioaren esku zeuden zonaldean sartzen ari dira, beraz, Bachar al Asaden tropak. Urteak daramatzate inguru horretan Gobernuaren erasoen menpe, baina azken egunotan gogortu egin da gerra, bonbardaketa eta lurreko borrokekin.

Al Asaden indarren zein talde matxinoen arteko borroka horien erdian 400.000 zibil harrapatuta daudela salatu du NBE.

Nazio Batuen Erakundeak emandako datuen arabera, 600 lagun hil dira eta 2.000 zauritu otsailaren 18tik, airetik eta lurretik izan diren eraso gogorretan.

Gaur bertan oharra kaleratu du NEBek salatuz ezin izan duela zonalde horretara larrialdiko laguntza zeramana konboi bat eraman. Izan ere, Goberuak eta matxinoek berez su-etena hitzartuta badute ere, azken ordutean bortizkeriak gora egin duela jakinarazi dute, eta hori "zibilentzako zigor kolektibo onartezina" dela salatu. Horren proba dira Mendebaldera iristen ari diren irudi gordinak, tartean zauritutako eta hildako haurrak daudelarik.

Emmanuel Macron Frantziak presidenteak bere aldetik, Hasan Rohaini Irango presidenteari Irani presioa egiteko esatu dio. Izan ere, Teheran Siriaren aliatua da gerra honetan, eta Macronek eskatu dio lagun dezala Ghoutako herritarren kontrako eraso hauek geldiarazten, laguntza humanitarioa sartu dadin eta egoera kritikoan daudenak handik atera ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Siriako gudaren albisteak NBE argazkiak Giza eskubideak Siria gaur