Mundua -

Venezuela

Maduroren kontrako atentatua zalantzan jarri du Asanblea Nazionalak

Venezuelako Parlamentuak gaitzetsi egin du diputatu baten atxiloketa, eta presidenteak "egia ezkutatu nahi" duela esan du. Frogak suntsitzea leporatu dio Gobernuari.

Venezuelako Asanblada Nazionala / EFE.
Venezuelako Asanblada Nazionala / EFE.
Venezuelako Asanblada Nazionala / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Asanblea Nazionalak zalantzan jarri du Nicolas Maduro presidenteak sufritu zuen eta zazpi pertsona zauritu zituen atentatua, eta frogak deuseztatzea egotzi dio Gobernuari. Oposizioak gehiengoa dauka parlamentu horretan.

Parlamentuak Juan Requesens eta Julio Borges diputatuei immunitate parlamentarioa "ilegalki" kendu izana gaitzetsi du. Bigarrena herrialdetik kanpo dago.

"Zergatik suntsitu ikerketetako frogak? Ez dute larunbatean gertatutakoa jakitea nahi?", galdetu du Delsa Solorzano diputatuak.

"Gertakizunaren tokia suntsitzen ari da", esan du. Berak zuzentzen duen batzordeak "Madurok ezkutatu nahi duen egia jakiteko" ikerketa hasi duela azaldu du diputatuak.

Solorzanok nabarmendu duenez, atentatua egin zen tokia ez dute babestu, Poliziaren legeak urratuta.

Alfonso Marquina eta Oscar Ronderos diputatuek ere Requesensen atxiloketarekin Konstituzioa urratu zela adierazi dute.

Egin den delitua "agerikoa" denean, Fiskaltzaren arabera, parlamentaria "etxean atxilotuta izan behar da", eta, ondoren, Auzitegi Gorenari eman behar zaio horren berri.

"Hori ez bazen horrela egin, Konstituzioa idatzi zuten berak ari dira urratzen", salatu du Ronderosek.

Marquinak, bestalde, presidenteak froga bezala aurkeztu zituen "ustezko bideo batzuk" telebistaren eta irratiaren bidez zabaldu izana kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Nicolás Maduro