Mundua -

Iparraldean

Islamiarrei egotzitako eraso batzuek 150 pertsona hil dituzte Nigerian

Erasoak duela hiru egun hasitako operazio militarrekin zerikusia eduki lezakete. Operazio horietan ezkutuko armategien bila ari da Armada nigeriarra.

150 pertsona hil dira, poliziak eta zibilak, Nigerian. Argazkia: EITB
150 pertsona hil dira, poliziak eta zibilak, Nigerian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

150 pertsona hil dira, poliziak eta zibilak, Boko Haram talde islamiarrak ustez egindako eraso batzuen ondorioz, CNN kateak zabaldutako informazioaren arabera. Eraso horiek Nigeriako Damaturu hirian izan dira. Hiriak gehiengo musulmana du eta Nigeriako iparraldean dago.

Hasieran, Armadak zenbait egoísta militaren kontra egindako erasoen berri eman du, Damaturuko leku desberdinetan. Eraso horietatik bi, gutxienez, terrorista suizidek egin dituzte.

Lekukoen arabera, bonbek hainbat helburu jo dituzte; Yobeko Poliziaren egoitza, besteak beste.

Indarkeria bolada

Duela bi egun erasoak izan ziren Maiduguri hurbileko hirian. Bertan bi pertsona hil ziren. Eraso horien errua ere Boko Haram talde islamiarrari egotzi diote.

Indarkeria bolada hori Eid Al Adha edo Sakrifizioa izeneko festa musulmandarrerako bi egun falta direnean gertatu dira. Baliteke duela hiru egun hasitako operazio militarrekin zerikusia izatea. Operazio horietan ezkutuko armategien bila ari da Armada nigeriarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea