Mundua -
COP26
2035erako erregaia darabilten ibilgailuak erretiratzeko konpromisoa hartu dute 31 herrialdek
India, Kanada eta Txile bezalako herrialdeek sinatu dute akordioa. Halaber, General Motors, Ford, Mercedes Benz edo Volvo bezalako enpresa handiek ere egin dute bat adierazpenarekin.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Larrialdi klimatikoari aurre egiteko asmoz, 31 herrialdek hartu dute konpromisoa erregaia darabilten ibilgailuak 2035erako erretiratzeko. Tartean dira India, Kanada edo Txile.
Guztira, 100 erakundek sinatu dute Ibilgailuen Zero Isurketarako ituna COP26 klimari buruzko goi-bileran sinatu dute.
Tamalez, munduko hiru merkatu nagusiek -Ameriketako Estatu Batuak, Txina eta Japonia- eta Espainia, Alemania eta Frantzia bezalako herrialdeek ez dute konpromiso horrekin bat egin.
Herrialdeez gain, automobilgintza sektoreko hainbat konpainia handik ere hartu dute erregaidun ibilgailuak ekoizteari uzteko konpromisoa: General Motors, Ford, Mercedes Benz edo Volvo, besteak beste.
Itun horren arabera, erregaia erabiltzen duten ibilgailuak 2035erako erretiratuko dituzte merkatu garrantzitsuenetan eta 2040rako munduan.