Mundua -

Estatu kolpea

CEDEAO aukera militarretik urrundu da eta bitartekari talde bat bidaliko du Nigerrera

Taldeak kontsulta txanda egingo du Estatuburuen eta Gobernuburuen Agintaritzarekin, Nigeriako batzarrari egingo dion eskaintza zehazteko eta "ahalik eta lasterren" herrialdera bisita bat antolatzeko.

Parlamentuko presidenteak krisia konpontzeko premiazko beharra azpimarratu du. Argazkia: EITB Media
Parlamentuko presidenteak krisia konpontzeko premiazko beharra azpimarratu du. Argazkia: EITB Media
Parlamentuko presidenteak krisia konpontzeko premiazko beharra azpimarratu du. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoko (CEDEAO) Parlamentuak bitartekari talde bat antolatzea erabaki du, uztailaren 25eko estatu-kolpeaz geroztik Nigerren irekitako krisia konpontzeko.

Idris Wase CEDEAOko Parlamentuko presidenteorde nigeriarra izango da talde horren buru, larunbateko azken orduan egindako saio berezian erabaki dutenez. Wase bera CEDEAOk duela bi aste aurreikusi zuen esku-hartze militarraren aurka agertu zen.

Waserekin batera, Memounatou Ibrahima Parlamentuko hirugarren presidenteordea, Edwin Melvin Snowe Liberiako diputatua, Foutoumatta Njai Gambiako diputatua eta Ali Ndume Nigeriako senataria izango dira, Voice of Nigeria irratiak jakitera eman duenez.

Talde teknikoko kide gisa, Senegal, Ghana, Cabo Verde, Benin eta Ginea Bissau estatuetako kideak ere egongo dira, Afrikako eskualdeko erakunde ia osoa ordezkatuta izateko.

CEDEAOko Estatuburuen eta Gobernuburuen Agintaritzarekin premiazko kontsulta txanda hasiko du taldeak, Nigeriako batzarrari egingo dion eskaintza zehazteko eta "ahalik eta lasterren" herrialdera bisita bat antolatzeko. Hala eta guztiz ere, Sidie Mohamed Tunis CEDEAOko Parlamentuko presidenteak berretsi duenez, "ezinbestekoa da krisi hau lehenbailehen konpontzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Munduko azken ordukoa Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zer gertatu da Nigerren?