Mundua -

Gaza erasopean

Gutxienez 18 palestinar hil ditu Israelek Nuseirateko errefuxiatuen kanpalekuan egindako erasoan, Gazan

Israelek talde islamistako ustezko kideak bilatzeko erasoak areagotu ditu, baina zibilak dira erasoetan hiltzen ari direnak, NBEren Garapenerako Programako (PNUD) langile bat eta haren 70 senide tartean, ostiral honetan bertan.

Palestinos lloran a sus muertos. EFE.
Palestinos lloran a sus muertos. EFE.
Palestinos lloran a sus muertos. EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 18 palestinar, tartean haurrak, hil ditu ostiral arratsaldean Israelgo Armadak Nuseirateko errefuxiatu-esparruan, Gazako Zerrendaren erdialdean, etxebizitza baten aurka egindako bonbardaketan.

Erasoak, gainera, dozenaka zauritu utzi ditu, Wafa albiste-agentzia palestinarraren arabera.

Gainera, Nazio Batuen Garapenerako Programako (PNUD) langile bat hil dute ostiral honetan Gaza hirian, haren etxea airez bonbardatuta, NBEk gatazkari buruz egindako eguneroko txostenean azaldu duenez. Eraso horren ondorioz, langilearen 70 senide hil dira, haren emaztea eta bost seme-alaba tartean. 

NBEren txostenaren arabera, urriaren 7tik Nazio Batuen Errefuxiatu Palestinarrentzako Agentziako (UNRWA) 134 langile eta Munduko Osasun Erakundeko (MOE) langile bat hil dira Gazan, 1945ean sortu zirenetik gatazka bakar batean hil den Nazio Batuen langile kopuru handiena.

Horrez gain, 82 kazetari, 310 mediku eta babes zibileko unitateetako 20 kide ere hil dira Israelek Gazan egindako erasoetan, Nazio Batuen Erakundeak iturri palestinarrak aipatuta adierazi duenez.

Bestalde, txosten horrek eta Palestinako Ilargi Gorriak salatu dutenez, beste "bonbardaketa gogor bat" izan da Al Amal ospitalearen inguruan, Khan Yunis hiriaren hegoaldean, ostiralean. Ez da biktimarik izan, baina kalteak izan dira osasun-instalazioetan, eta bi ospitaleetan dauden pazienteen eta barne-desplazatuen artean izua eragin dute.

Ostiralean egindako beste erasoaldi batean, Israelgo hegazkinek ura gatzgabetzeko planta bat ere suntsitu dute Jabalia hirian, Gazako Zerrendaren iparraldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila Benjamin Netanyahu