Mundua -
EUROPAKO HAUTESKUNDEAK
Von der Leyenek bere hautagaitza aurkeztu du Europako Batzordeko presidente karguan errepikatzeko
Politikari alemaniarra balizko bigarren agintaldiari begira jarri da, eta Defentsa komisarioa gehitu nahi du Europako Batzorde berrian.
EITB MEDIA
Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak gaur iragarri du kargua berritu nahi duela. Politikari alemaniarra balizko bigarren agintaldiari begira jarri da,
Horrela jakinarazi die CDU Batasun Kristau-Demokrata alderdiko kideei gaur goizean Berlinen egin duten bileran.
Ezustekorik ezean, Europako Alderdi Popularraren hautagai bakarra izango da eta popularrek bere hautagaitza berretsiko dute martxoaren 6ko biltzarrean.
Hala ere, horrek ez dio bermatzen karguan errepikatzea, estatu kideen babesa behar baitu horretarako. Itxuraz, ezkerreko eta eskuineko gobernuburuen babesa eskuratzeko baldintzak betetzen ditu, eskuin muturrak egingo duenaren zain. Halaber, Europako Parlamentuaren babesa ere beharko du.
Politikari alemaniarrak dagoeneko esana du Defentsa komisarioa gehitu nahi duela hauteskundeen ondoren osatuko den Europako Batzorde berrian.
Von der Leyenek Nicolas Schmit bere Enplegu komisarioa izango du arerioetako bat, Europako Batzordeko presidente izateko sozialisten hautagaia baita.