Mundua -

Persiar golkoa

Iranek Israelekin lotura duen zamaontzi bat atzeman du, eta horrek areagotu egin du tentsioa Ekialde Hurbilean

Militarrak helikoptero batetik jaitsi eta ontzira nola sartu diren erakusten duen bideo bat zabaldu du SNN agentzia irandarrak.

Israeli lotutako zamaontzi bat atzeman du Iranek
Israeli lotutako zamaontzi bat atzeman du Iranek
Israeli lotutako zamaontzi bat atzeman du Iranek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irango Guardia Iraultzaileak Israelekin lotura duen zamaontzi bat atzeman du gaur, larunbatarekin, Ormuzko itsasartean, eta horrek are gehiago bizitu da tentsioa Ekialde Hurbilean, Teheranen errepresalien beldur baita Israel, Damaskon Iranen kontsulatuari eraso egin zionetik.

"Erregimen sionistari lotutako ontzi bat bereganatu du Guardia Iraultzailearen itsas armadak", jakinarazi du Tasnim agentziak.

"Ontzi hori gure herrialdeko uretan sartuko da aurki", esan du, bestalde, IRNA agentziak.

Irango komunikabideek ere eman dute horren berri. SNN agentziak, esaterako, militarrak helikoptero batetik jaitsi eta ontzira nola sartu diren erakusten duen bideo bat zabaldu du.

Iranek abordatzeari buruzko informazioa baieztatu baino lehen, baina, Erresuma Batuko itsas armadak eman du jakitera abordatze bat izan dela Fujaira (Arabiar Emirerri Batuak) hiriko ipar-ekialdetik 50 miliara. Iturri horrek, ordea, ez du xehetasun gehiagorik eman, ezta ontzia identifikatu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Iran Israel Ekialde Hurbila gaur