Mundua -

Ekialde Hurbila

Gutxienez 17 palestinar hil ditu Israelek Zisjordanian azken 48 orduetan egindako erasoetan

Israelgo Armadak amaitutzat eman du duela bi egun pasatxo Nur Shamseko errefuxiatu eremuan, Tulkaremen (Zisjordania), hasitako operazioa.

Tulkarem (Zisjordania) izandako eraso bateko artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Tulkarem (Zisjordania) izandako eraso bateko artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Tulkarem (Zisjordania) izandako eraso bateko artxiboko irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 17 palestinar hil ditu Israelek Zisjordanian azken 48 orduetan egindako erasoetan: horietako bi Hebron hiritik gertu hil ditu Armadak igande goizean; beste 14, Tulkaremen, eta azkena, kolonoen eraso batean zendu da, Nablus hegoaldeko herrixka batean.

Lehen erasoaren berri Israelgo Armadak berak eman du. Horren arabera, palestinar bat soldadu bati labankada bat ematen saiatu da Beit Einunen, Hebrondik hurbil, eta beste batek tropei tiro eman die. "Gure soldaduek aurre egin diete bi erasotzaileei. Medikuen arabera, biak hil ditugu", zehaztu dute indar armatuek. Israelgo Armadaren hitzetan, bere soldadurik ez da zauritu.

Gaza erasopean dagoenetik (2023ko urriaren 7a) Israelgo Armadak bertan egindako erasoaldi gogorrenetakoa da egunotakoa.

Mediku taldeek atzo gauean lortu zuten kanpamentura sartzea, Israelgo tropen zati batek handik alde egin ostean, Wafa albiste agentziak jakinarazi duenez.

Israelek bukatutzat eman du operazioa

Israelgo Armadak amaitutzat eman du duela bi egun pasatxo Nur Shamseko errefuxiatu eremuan, Tulkaremen (Zisjordania), hasitako operazioa.

Iturri horrek baieztatu du bederatzi militar eta mugako polizia bat zauritu direla harrezkero, eta zauritu arinak nahiz larriak daudela tartean.

Erasoaldiaren aurrean protesta egiteko, Zisjordanian eta Jerusalem Ekialdean bizi diren palestinarrek greba eguna dute gaur.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?