Mundua -

100 hildako baino gehiago

100 hildako baino gehiago, Israelek Gazan eginiko erasoetan

Nazioartea Gazarako su-eten baten bila ari da. Hurrengo orduak giltzarriak izango dira, su-etena edo gerra egongo den argitzeko. Dagoeneko 900 zauritu daude, eta horietako 200 umeak dira.

Gaza EFE
Gaza EFE
Armada Gaza inbaditzeko prest dagoela esan du Israelgo gobernuak

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek Gaza bonbardatzen jarraitu du astelehen honetan. Igandea egun odoltsuena izan zen palestinarrentzat, asteazkenean Israel eraso egiten hasi zenetik, baina gaur ere erasoek ez dute etenik izan.

gaur 28 izan dira palestinar lurretan izandako hildakoak. Gainera, Israelek operazio militarra ekin zuenetik, dagoeneko 104 pertsona hil dira eta 900 zauritu inguru daude Gazan, Ashraf Al-Qedra Hamaseko Osasun Ministerioko ordezkariak azaldu duenez.

Halaber, Israelgo hegazkinek 14 solairuko dorre baten kontra erasoa egin dute gaur Gazan. Bertan Al-Aqsa Hamaseko telebistako eta beste komunikabide musulman batzuen egoitzak daude. Israelgo armadaren hitzen, Yihadeko talde armatuko kideak zeuden bertan.

Mikel Ayestaran EITBk Gazan duen berriemaile bereziak azaldu duenez, Israel Hamasekin lotuta dauden pertsonen "etxebizitzak eta dendak" bonbardatzen ari da. Gazako kaleak hutsik daude, eta droien (tripulaziorik gabeko hegazkin militarrak) burrunba etengabea da; misilen soinuak baino ez du eteten. Ayestarenek azaldu duenez, Hamasek koheteekin erantzuten die erasoei, baina gero eta zailagoa dute ''Israelek jarritako oztopoak gainditzea''.Eugeni Garcia EITBk Jerusalemen duen korrespontsalak gaineratu duenez, Israelen tropak Gazako mugan daude, lurreko inbasioa hasteko aginduaren zain.

Lekukoen arabera, Israelgo Armadaren jokaera honakoa da: lehenik eta behin misil bat jaurtitzen du, abisatzeko, eta handik eta gutxira, etxebizitza bonbardatzen hasten da.

Hala ere, jokaera horrekin ez dira heriotzak saihesten. Horren adibide, Gazako hiriburuan sendi bereko lau kide hil direla, misil batek etxea jota: lau urteko Mohamed Abu Zour; 19 urteko Abu Zour; eta 38 urteko Sahar Abu Zour eta Ahed Al-Qatati, Maan albiste agentzia palestinarraren esanetan.

Israelek asteazkenetik hildakoen erdiak eta zauritutakoen % 70 zibilak dira, Hamasen Gobernuko Osasun ministroak esan duenez.

Datozen orduak, giltzarri

Israelgo agintariek azaldu dutenez, ez dute ''astebeteko su-etena''nahi. ''Gazako talde armatuen erasoen aurrean urteotako su-etena nahi dugu'', esan du Israelgo Diplomazia ministroak. "Irtenbide negoziatu bat lortzeko ahaleginak daude; ez gure aldetik, baizik eta Egiptoren eta AEBen aldetik. Ez gaude horren kontra, operazio honen helburuak betetzen baldin badira'', esan dio ministroak EFE agentziari.

Jaled Meshal Hamaseko buruaren hitzetan, berriz, Israelek su-etena nahi du, lurretik eraso egitea ''hilgarria'' litzatekeelako Israelentzat. ''Gerra hasi duenak eten egin behar du, eta su-etena gure baldintzekin iritsi behar da'', esan du.

Baldintzak, sare-sozialetan

Su-etena lortzen saiatzeko negoziatzen ari diren pertsonek euren baldintzen berri eman dute sare sozialetan.

Izzat Risheq Hamaseko ordezkariak bere Facebook profilean zehaztu duenez, Israelek "erasoak, hilketa selektiboak eta blokeoa" bertan behera uzten baditu baino ez dute onartuko su-etena.

Erantzun gisa, Hamasek "israeldarren aurkako eraso terroristak" eteten badiru, Israelek erasoak bertan behera utziko dituela esan du Moshe Yaalon herrialde horretako lehen ministrordeak.

Oraingoz, horiek dira bi aldeetako ordezkariek egindako adierazpen bakarrak, Kairon (Egipto) batzartu eta gero.

Nabil Shaath Palestinaren Askapenerako Erakundeko bozeramaileak negoziazioan "aurrerapauso garrantzitsuak" eman dituztela azaldu du, baina "ia ezinezkoa" ikusten du hurrengo egunetan su-etena bermatzeko akordioa lortzea.

Iturri palestinarrak aipatuta Yedioth Aharonoth egunkari israeldarrak jakinarazi duenez, Israelek lurreko inbasioa abiatuko du Hamasek 72 ordutan erasoak eten ezean.

Nazioartea, su-etenaren bila

Bien bitartean, nazioartea bi aldeen artean su-etena lortzeko ahaleginak egiten ari da. Europar Batasunaren parte diren herrialdeetako atzerri ministroek erasoak bertan behera uzteko eskatu diete Israel zein Palestinari, eta bi aldeetan gertatu diren zibilen heriotzak deitoratu dituzte.

Barack Obama AEBtako presidenteak telefono bidezko elkarrizketa bat izan du astelehen honetan Mohamed Mursi bere homologo egiptoarrarekin. Bertan, Gazan bizi den tentsioa jaisteko egin daitezkeen formula ezberdinak aztertu dituzte, Etxe Zuriak atera duen komunikatuaren arabera.

Egiptok hurrengo 72 orduetan Israelek eta Palestinak su-eten bat lortzeko esperantza erakutsi du, herrialde horretako zerbitzu sekretuetako iturri batek.

Ban Ki-moon asteartean Israelera joango dela iragarri du Egiptok

Mohamed Amr Kanpo Arazoetako Egiptoko ministroak esan duenez, Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak asteartean joango da Israelera, Gazako egoera tratatzeko nazioarteko arduradunarekin, Kairon.

Mena agentziaren informazioaren arabera, Amrk esan du Banek Benjakin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin elkarrizketa bat izango duela, baita Mahmud Abas Palsetinako Autoritate Nazionaleko presidentearekin ere.

Israelek Gaza bonbardatzen jarraitu du astelehen honetan. Igandea egun odoltsuena izan zen palestinarrentzat, asteazkenean Israel eraso egiten hasi zenetik, baina gaur ere erasoek ez dute etenik izan.gaur 28 izan dira palestinar lurretan izandako hildakoak. Gainera, Israelek operazio militarra ekin zuenetik, dagoeneko 104 pertsona hil dira eta 900 zauritu inguru daude Gazan, Ashraf Al-Qedra Hamaseko Osasun Ministerioko ordezkariak azaldu duenez. Halaber, Israelgo hegazkinek 14 solairuko dorre baten kontra erasoa egin dute gaur Gazan. Bertan Al-Aqsa Hamaseko telebistako eta beste komunikabide musulman batzuen egoitzak daude. Israelgo armadaren hitzen, Yihadeko talde armatuko kideak zeuden bertan.Mikel Ayestaran EITBk Gazan duen berriemaile bereziak azaldu duenez, Israel Hamasekin lotuta dauden pertsonen "etxebizitzak eta dendak" bonbardatzen ari da. Gazako kaleak hutsik daude, eta droien (tripulaziorik gabeko hegazkin militarrak) burrunba etengabea da; misilen soinuak baino ez du eteten. Ayestarenek azaldu duenez, Hamasek koheteekin erantzuten die erasoei, baina gero eta zailagoa dute ''Israelek jarritako oztopoak gainditzea''.Eugeni Garcia EITBk Jerusalemen duen korrespontsalak gaineratu duenez, Israelen tropak Gazako mugan daude, lurreko inbasioa hasteko aginduaren zain.Lekukoen arabera, Israelgo Armadaren jokaera honakoa da: lehenik eta behin misil bat jaurtitzen du, abisatzeko, eta handik eta gutxira, etxebizitza bonbardatzen hasten da.Hala ere, jokaera horrekin ez dira heriotzak saihesten. Horren adibide, Gazako hiriburuan sendi bereko lau kide hil direla, misil batek etxea jota: lau urteko Mohamed Abu Zour; 19 urteko Abu Zour; eta 38 urteko Sahar Abu Zour eta Ahed Al-Qatati, Maan albiste agentzia palestinarraren esanetan.Israelek asteazkenetik hildakoen erdiak eta zauritutakoen % 70 zibilak dira, Hamasen Gobernuko Osasun ministroak esan duenez.Datozen orduak, giltzarriIsraelgo agintariek azaldu dutenez, ez dute ''astebeteko su-etena''nahi. ''Gazako talde armatuen erasoen aurrean urteotako su-etena nahi dugu'', esan du Israelgo Diplomazia ministroak. "Irtenbide negoziatu bat lortzeko ahaleginak daude; ez gure aldetik, baizik eta Egiptoren eta AEBen aldetik. Ez gaude horren kontra, operazio honen helburuak betetzen baldin badira'', esan dio ministroak EFE agentziari.Jaled Meshal Hamaseko buruaren hitzetan, berriz, Israelek su-etena nahi du, lurretik eraso egitea ''hilgarria'' litzatekeelako Israelentzat. ''Gerra hasi duenak eten egin behar du, eta su-etena gure baldintzekin iritsi behar da'', esan du.Baldintzak, sare-sozialetanSu-etena lortzen saiatzeko negoziatzen ari diren pertsonek euren baldintzen berri eman dute sare sozialetan.Izzat Risheq Hamaseko ordezkariak bere Facebook profilean zehaztu duenez, Israelek "erasoak, hilketa selektiboak eta blokeoa" bertan behera uzten baditu baino ez dute onartuko su-etena.Erantzun gisa, Hamasek "israeldarren aurkako eraso terroristak" eteten badiru, Israelek erasoak bertan behera utziko dituela esan du Moshe Yaalon herrialde horretako lehen ministrordeak.Oraingoz, horiek dira bi aldeetako ordezkariek egindako adierazpen bakarrak, Kairon (Egipto) batzartu eta gero.Nabil Shaath Palestinaren Askapenerako Erakundeko bozeramaileak negoziazioan "aurrerapauso garrantzitsuak" eman dituztela azaldu du, baina "ia ezinezkoa" ikusten du hurrengo egunetan su-etena bermatzeko akordioa lortzea.Iturri palestinarrak aipatuta Yedioth Aharonoth egunkari israeldarrak jakinarazi duenez, Israelek lurreko inbasioa abiatuko du Hamasek 72 ordutan erasoak eten ezean.Nazioartea, su-etenaren bilaBien bitartean, nazioartea bi aldeen artean su-etena lortzeko ahaleginak egiten ari da. Europar Batasunaren parte diren herrialdeetako atzerri ministroek erasoak bertan behera uzteko eskatu diete Israel zein Palestinari, eta bi aldeetan gertatu diren zibilen heriotzak deitoratu dituzte.Barack Obama AEBtako presidenteak telefono bidezko elkarrizketa bat izan du astelehen honetan Mohamed Mursi bere homologo egiptoarrarekin. Bertan, Gazan bizi den tentsioa jaisteko egin daitezkeen formula ezberdinak aztertu dituzte, Etxe Zuriak atera duen komunikatuaren arabera.Egiptok hurrengo 72 orduetan Israelek eta Palestinak su-eten bat lortzeko esperantza erakutsi du, herrialde horretako zerbitzu sekretuetako iturri batek. Ban Ki-moon asteartean Israelera joango dela iragarri du EgiptokMohamed Amr Kanpo Arazoetako Egiptoko ministroak esan duenez, Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak asteartean joango da Israelera, Gazako egoera tratatzeko nazioarteko arduradunarekin, Kairon. Mena agentziaren informazioaren arabera, Amrk esan du Banek Benjakin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin elkarrizketa bat izango duela, baita Mahmud Abas Palsetinako Autoritate Nazionaleko presidentearekin ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gazako argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel albisteak Palestina gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Hamas albisteak