Itxi

albisteak

Lan gatazka

M4Fko langileek greba bertan behera utzi dute

Erredakzioa | eitb.com

Bilbo

Albisteak eta entretenimendua ohi bezala eskainiko ditu aurrerantzean eitb.com atariak.

  • eitb.comeko atarian irudia Argazkia: eitb.com

    eitb.comeko atarian irudia Argazkia: eitb.com

M4F enpresako langileek akordioa erdietsi dute zuzendaritzarekin eta, horrenbestez, duela hilabete martxan jarritako greba mugagabea bertan behera utzi dute. M4F enpresak eduki eta zerbitzu digitalez hornitzen du EITB taldearen webgunea.

Ekainaren 12an M4Fko 31 langileri (27 kaleratu eta lauren lanaldiaren murrizketa) eragiten zien enplegu erregulazio espedientea jarri zuen enpresako zuzendaritzak. Hilabete eta erdiko mobilizazioen ondoren, langileek akordioa lortu dute zuzendaritzarekin eta gaur, hilak 23, izenpetuko dute.

Langileek ohar bidez jakinarazi dutenez, "negoziazioa luzea eta zaila izan da, baina azkenean akordioa lortu dugu zuzendaritzarekin: langile gehienok lanaldia erdira murriztea onartu dugu, denontzako lana egon dadin".

eitb.com-en jarioa eta zerbitzua lehengora bueltatuko da, horrenbestez.