Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Grezia: austeritatearen eta zorraren arteko lotura maltzurra

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Diru gehiago bideratu behar bada interesak ordaintzera, hezkuntza, osasun eta langabeziaren ordainketarako gutxiago gelditzen da.

Greziako Gobernu berriak eta Europako erakundeek hurbilen duten arazoa austeritatearena da, eta ez horrenbeste zorrarena.

Egia esan, bi kontzeptuak lotuta daude; austeritatea, zorraren ondorioa delako. Zor handia duzunean, interes handiak ordaindu behar dituzu. Ekonomiak hazkundea badu eta zergak biltzen badira, ez dago arazorik. Baina, ekonomiak atzeraldia badu eta diru-bilketa txikia bada, kasu horretan, interesetan ordaindu behar denak aurrekontuaren zati handiena eramaten du.

Diru gehiago bideratu behar baduzu interes horiek ordaintzera, hezkuntza, osasun eta langabeziaren ordainketarako gutxiago gelditzen da. Horregatik, Greziako gobernu berriaren helburua kita da, alegia, Greziak duen zorraren zati bat barkatu diezaiotela. Modu horretan, Greziak interes txikiagoa ordainduko du eta diru gehiago izango du, beste arloetarako.

Dena dela, negoziazio horietarako denbora behar da eta Greziako lehen ministro berriak, Alexis Tsiprasek, presa du. Greziar behartsuenentzat 12.000 euroko laguntza-plana onartuko duela hitza eman du, besteren artean, ez ordaintzeagatik argindarra eten dieten familiei laguntzeko. Baina, ez du diru hori. Europako bere bazkideek utzi beharko diote. Eta Europako bere bazkideek diote diru hori uzteko austeritateari eutsi behar diola eta gastua murriztu behar duela. Tsiprasen plana juxtu kontrakoa da, gastua handitzearena.

Irtenbideak zaila dirudi, Tsiprasek dirua txinatarrei eskatu ezean.