Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Fronte Nazionala sendotzen ari da Frantzian

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Gutxigatik ez du errepikatu Fronte Nazionalak Europako Hauteskundeetan lortu zuen lehen postua, hain zuzen, Sarkozy presidente ohiak, eskuin tradizionala berrindartu duelako.

Departamenduko Hauteskundeen lehen itzuliak baieztatu du Fronte Nazionala, alderdi garrantzitsua dela Frantzian. Europako Hauteskundeetan lortu zuen botoen % 25ari eutsi dio, bigarren indar politikoa da, Alderdi Sozialista hirugarren postuan utziz. Eta orain arte zuen departamentuko kontseilarien kopurua gainditu du. Gutxigatik ez du errepikatu Fronte Nazionalak Europako Hauteskundeetan lortu zuen lehen postua, hain zuzen, Sarkozy presidente ohiak, eskuin tradizionala berrindartu duelako.

Ezker tradizionala, alegia, Alderdi Sozialista, berpiztuko duenik ez dago. Botoak galdu ditu, kontseilariak galdu ditu, departamenduak galdu ditu eta Fronte Nazionaletik tarte handira gelditu da, orain urte batzuk, inork pentsatuko ez zuen egoera batean.

Bigarren itzulia falta da, eta orain arte ohikoa zen,  Fronte Errepublikanoa deitu denak emaitza onak lortzea. Alegia, bigarren itzulian ezkerreko hautagai batek Fronte Nazionaleko bati aurre egin behar bazion, eskuinak ere ezkerreko hautagaiari botoa ematen zion, Le Penen alderdia geldiarazteko. Eta gauza bera gertatzen zen Fronte Nazionaleko bat eskuineko hautagai batekin lehiatzen bazen, ezkerrak bere alde egiten zuen.

2002ko presidenterako hauteskundeak deigarrienak izan ziren, ezkerrak Chirac eskuindarraren alde egin zuenean, Jean Marie Le Peni bidea ixteko. Baina, kontuan hartu Sarkozyk orain arte esan duena: bigarren itzulian, bere hautagairik ez dagoen eskualdeetan, berak ez duela Fronte Nazionala edo Alderdi sozialistari botoa emateko deirik egingo. Beste modura esanda, Fronte Errepublikanoa hautsi dela.