Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Yemenen buru-belarri sartu da Saudi Arabia

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Eskualdea kontrolatzeko lehia itsua dute Saudi Arabiak eta Iranek. Iranek Yemengo hainbat hiri kontrolatzeko nahian dabiltzan hutiak babesten ditu. Hori oztopatu nahi du Saudi Arabiak.

Musulmanen arteko gerra zibila bihurtzen ari da Yemengo gerra zibila. Saudi Arabiak zuzentzen duen koalizio zabala osatzen ari dira, Irani aurre egiteko asmoz. Eskualdea kontrolatzeko lehia itsua dute Saudi Arabiak eta Iranek. Islamen gutxiengo diren adarreko xiitak Iran dute buru. Saudi Arabiak, adar nagusiaren, sunien buruzagia izan nahi du.

Saudi Arabia eta bere aliatuak hurrengo analisia egiten ari dira: Yemenen hutien klanaren matxinoak txiiak dira eta Iranek laguntzen ditu. Hauek Aden hiriburu ekonomikoa hartzekotan dira, eta dagoeneko kontrolpean daukate Sana hiriburu politikoa. Iranentzat garaipena da, beraz. Bestela ere eragin handia duen Iranek Iraken, Sirian eta Libanon. Horregatik erabaki du Saudi Arabiak buru-belarri sartzea Yemengo gerran, eta soldaduak eta hegazkinak bidaltzea. Bide berean doaz hainbat aliatu ere, hala nola, Emirrerriak, Kuwait, Bahrein, Qatar, Jordania. Maroko, Egipto edo Pakistan. Gobernu saudiarraren gertukoa den Al Arabiya katearen arabera, Saudi Arabiak 150.000 soldadu bidaliko ditu. Gutxi gorabehera Estatu Batuek Afganistanera bidali zuten kopuru beretsua, gerra haren garai gordinenean.