Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Auzokoak eta lagunak (edo ez)

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Sei hilabete behar izan dituzte Kubak eta AEBk enbaxadak berriz zabaltzea adosteko. Ondorioz, lotzeko dituzten gainerako gaiekin hasten direnean, negoziaketak etenik gabe luzatu daitezke.

Sei hilabete behar izan dituzte Kubak eta AEBk ados jarri eta enbaxadak berriz zabaltzeko. Denbora hori guztia behar izan dute, Obamak eta Castrok harremanak berreskuratu zituztela iragarri eta, berez, erraza zirudien pauso hori emateko: enbaxadak non egongo diren eta enbaxadoreak nortzuk izango diren adosteko.

Ondorioz, lotzeko dituzten gainerako gaiekin hasten direnean, negoziaketak etenik gabe luzatu daitezke. Blokeo altxatzea nahi du Kubak eta Guantanamoko basea bueltatzea. Posible da Obama saiatzea blokeoa altxatzen, baina hori Kongresuak onartu behar du eta han gehiengoa dira kontra daudenak. Guantanamorena ez da Obamaren burutik pasatu ere egiten. AEBri dagokionez, Kuban askatasun ekonomiko eta politiko gehiago nahi ditu, baina hobe luke ahazten joatea. Kubako Alderdi Komunistak kontrolatuko du trantsizioa eta Castrok nahi duen punturaino bakarrik zabalduko du eskua. Bi herrialdeen arteko harremanen tentsio puntuek jarraitu egingo dute. Estatu Batuek eta Kubak bizilagunak izaten ikasi behar dute, lagun izan aurretik; eta, gainera, bizilagunak ez dira beti lagunak izaten.