Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Garai txarrak Venezuela eta Kolonbiarentzat

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Krisi diplomatiko larria bizi dute, bi herrialdeen arteko mugan dituzten arazoak tarteko.

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak mugaren zati bat ixteko eta eremu horretan zeuden hamar mila kolonbiar kanporatzeko agindu du.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea gaia nazioarteko erakundeetara eramateko saiakeratan da, baina Amerikako Estatuen Erakundeak auzian ez sartzeko erabakia hartu du. Bien bitartean, behin behinean enbaxadoreak erretiratu egin dituzte bi herrialdeek.

Gasolinaren eta oinarrizko elikagaien prezioak daude arazoaren muinean. Lehengaiak Kolonbian baino merkeagoak dira Venezuelan, produktu horientzat diru-laguntzak bideratzen dituelako Venezuelako gobernuak. Egoera baliatuz kontrabando sare zabala osatu da: kolonbiar eta venezuelar askok merke erosten dituzte lehengaiak Venezuelan, eta muga zeharkatuta Kolonbian birsaltzen dituzte.

Madurok kontrabando sare horrekin bukatzeko erabakia du, eta Kolonbiaren eta Venezuelaren artean lehen ere gaiztoak ziren harremanak are eta gehiago gaiztotu dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Analisiak