Itxi

Politika

Baimena ukatu dio

Ipar Irlandak ez dio De Juana Chaosi taxi bat gidatzen utziko

Erredakzioa

Iturri judizialen arabera, Belfast-en taxi bat gidatzeko baimena eskatu du ETAko preso ohiak. Epaileak ukatu egin dio.

Ipar Irlandako epaile batek Iñaki de Juana Chaos ETAko preso ohiari taxi bat gidatzeko baimena ez ematea erabaki du gaur. Iturri judizialek azaldu dutenez, Belfast-en taxi bat gidatzeko baimena eskatu du De Juanak.

Ken Nixon epaileak, berriz, eskaera ukatu dio, kartzelan eman zituen urteei buruzko informazioa "nahita ezkutatzeagatik".

Legearen arabera, hiru urte igaro behar dira preso ohiek kartzela zigorra betetzen dutenetik taxi bat gidatzeko baimena eskuratzeko.

De Juanaren abokatuek ETAko preso ohiak iragana atzean utzi duela, eta bizitza berria hasi nahi duela esan dute gaur. Belfast-en, taxi bat gidatzen lan egin nahi duela gaineratu dute.