Itxi

albisteak

Publierreportajea

Diseinuak diseinua erakartzen du

Ignacio Gorostiza

Sormen industria sustatzea helburu duen ekimena egiten ari dira azaroaren 16tik abenduaren 1era bitartean, Bilbon.

  • Itziar Echevarria Bilbao Bizkaia D Week ekimeneko standean. Argazkia: Iñaki Gorostiza

    Itziar Echevarria Bilbao Bizkaia D Week ekimeneko standean. Argazkia: Iñaki Gorostiza

Bilbao Bizkaia D Week ekimenaren helburua sormen industria sustatzea da, eta azaroaren 16tik abenduaren 1era bitartean berrogei jarduera baino gehiago egingo dira hiriko eta Bizkaiko beste hogei tokitan.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak LIN3S euskal sormen agentzia aukeratu dute Bilbao Bizkaia D Week ekimenaren webgunea diseinatu eta garatzeko. Atari horretan, Bilbao Bizkaia D Week horren baitan egingo diren hitzaldien, tailerren, erakusketen eta ekitaldien berri emango da. Bertaratutakoen parte-hartze aktiboa bilatuko dute, nazioarteko esperientziak kontrastatuko dira eta Bizkaian industria horiek sustatzeko alternatibak sortuko dira.

Joan den asteburuan Euskalduna Jauregian egin den "Fig" Bilbao ekimena beste guztien gainetik nabarmendu da. Grabatuaren artearen plataforma berri bat da, hedabideen jarraipen handia duena eta gizarte mailan aipatzeko moduko artearekin interesa duen publikoari zuzendutako marketing ekintza bat garatzeko agertoki aproposa dena.

Asteburuan egin den BAAI ekimena ere nabarmendu daiteke. Bizkaiaren nazioarteko erakusleiho moduko bat izan da, eta arkitekturako, barne-diseinuko eta arte munduko profesional aipagarriak igaro dira bertatik, beren ezagutzak partekatuz eta belaunaldi berrientzako erreferentzia bihurtuz. Sormen prozesuaren hiru etapatan, elkarreraginaren eta talde-lanaren beharra azpimarratzen duen diskurtsoa hauspotu du BAAIk.

Itziar Echebarria barne diseinatzaileak parte hartu du aipaturiko esperientzia horretan, eta stand bat jarri du grabatuaren artea eta barne-diseinua elkarrekin lotuz.

Itziar Echebarriak 30 urte daramatza barne diseinuaren alorrean lanean, eta, bereziki, Bilbon egin du lan. Haren proiektuen artean, aipagarriak dira Embarcadero hotela eta Zorrotzaurreko IMQ klinika. Urteetan zehar bildutako esperientzia, egindako bidaia eta ikasitako guztiari esker, estilo propioa izatea lortu du; izan ere, barne diseinua ulertzeko modu propioa du, pasioz betea.

“Nire lana maite dut, eta buru-belarri sartzen naiz proiektu bakoitzean. Nire bezeroak errespetatzen ditut, eta eurek esaten dutena entzuten dut. Ilusioz eta itxaropenez beteta etortzen dira nigana, arreta handiz entzuten diet, eta beren ametsak errealitate bihurtzen ahalegintzen naiz, beren proiektuak benetakoak, praktikoak eta harrigarriak izango diren proiektu bihurtuz. Askotan, beren aurretiazko planteamenduak hankaz gora jartzen ditut, baina gustuko dut beraiekin lan eginez soluzio batera iristea, bezeroak pozik ikustea eta ongi egindako lanaren poztasuna sentitzea.

Diseinuak diseinua erakartzen du. LIN3S enpresak Bilbao Bizkaia D Week ekimenaren webgunea diseinatu du, eta Itziar Echabarriaren lana ikusgai dago bertan, orain LIN3S enpresak Bilbon dituen bulegoak birdiseinatzen ari baita. Proiektu abangoardista bat Interneten abangoardia den Bilboko enpresa batentzat.