Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Polonia eta Europako Batzordea, aurrez aurre

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Batzordeak ikerketa abiatu du Poloniako gobernua arau demokratikoak urratzen ari ote den argitzeko. Hungaria eta Europa ekialdeko beste herrialde batzuentzat ere abisua da.

Europako Batzordeak ikerketa abiatu du Poloniako gobernua arau demokratikoak urratzen ari ote den argitzeko. Arrazoia honakoa da: Polonia autoritarismora gerturatzen ari omen da Legea eta Justizia izeneko alderdiak hauteskundeak irabazi zituenetik. Alderdi ultrakatolikoa, nazionalista, xenofoboa eta Europaren aurkakoa da. Bi dira kezka iturri nagusiak: Poloniako gobernu berriak komunikabideak kontrolpean mantentzeko egin duen saiakera, eta Auzitegi Konstituzionalean egin dituen aldaketak berau Gobernuaren aldeko epaileekin osatzeko. Horregatik, lehenbiziko aldiz, Europako Batzordeak 2014an onartutako lege mekanismoa jarri du abian estatu-kideen kalitate demokratikoa aztertzeko balio duena.

Antzeko zerbait izan da lehen ere Hungarian, Orban presidenteak bere izaera autoritarioa adierazi du. Europako Batzordeak Poloniaren aurka abiatu duen ikerketarekin abisua eman nahi die joera edo kutsu autoritarioa adierazi duten Hungariari eta Europa ekialdeko beste herrialde batzuei. Baina ez-ohiko urrats larria da, Poloniak uste baitu bere subiranotasuna urratzen ari direla.