Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Irlanda: ondo kanpotik, txarto barrutik

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Irlandarrek geroz eta bizi-kalitate txarragoa dute. Soldatak murriztu dira, gizarte laguntzak gutxitu dituzte, eta biztanleak nazkatuta daude erreskatearen ondoren ezarri zuten austeritatearekin.

Lehen begiratuan, Irlandako ekonomia bide onetik doa. Europako Batasunean hazkunde handiena duen ekonomia da: % 6ko hazkundea. Langabezia % 15etik %10era murriztu da. Defizit eta zor publikoa ere txikitu dira. Eta bueltatu egin ditu 2010ean utzi zizkioten 67.000 milioi euroak, Europako Batasunak eta Nazioarteko Moneta Funtsak erreskatatu zutenekoa. Beraz, zentzudunena litzake Enda Kenni lehen ministroak, zentro-eskuineko Fine Gael alderdiko hautagaiak, hauteskundeak irabazi eta berriz ere karguan izatea.

Baina, Europako beste herrialdeetan gertatzen den moduan, zenbaki makroekonomikoak onak dira baina, herritarrek geroz eta bizi-kalitate txarragoa dute. Soldatak murriztu dira, gizarte laguntzak gutxitu dituzte, eta biztanleak nazkatuta daude erreskatearen ondoren ezarri zuten austeritatearekin. Indarrean dagoen gobernuak eskatu du "arrakasta" ekarri duen politikarekin jarraitzen uztea. Suminduek, eta asko dira, hauteskundeetan botoekin egingo dute protesta. Horrek aukera emango dio Sinn Feini, austeritatearen kontrako protesten buru izan den Irlandako alderdi nazionalistari, eta botoen %15 gaindi lezake. Ez litzake gobernuan sartuko baina, oposizioko alderdi nagusi bihurtu liteke.