Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Ustelkeriaren lurrikara

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ustelkeria ez da diru publikoa eskuratuta norbait aberastea bakarrik; besteak bizitza kalitatea galtzea ere bada.

Italian dagoeneko hasi dira pentsatzen ustelkeriak Amatriceko lurrikararen hilkortasun-maila altuarekin zerikusia izan duela. Lurrikarak gehien mehatxatzen duen herrialdeetako bat da Italia; hala ere, ez du prebentzio-lanetara diru gehiegi bideratzen. Etxe asko zaharrak dira, eta erdi mailako intentsitatea duten lurrikarek oso eragin handia dute eurengan. Japonen gertatzen denaren guztiz kontrakoa: bertan, diru asko bideratzen dute prebentzio lanetara, eta, horrexegatik, lurrikarak indartsuagoak badira ere, hildako gutxiago uzten dituzte.

Baina, orain, Italian, Amatriceko eskola eta beste hainbat eraikin publiko indartzeko lanak egin zirela jakin da, eta, hala ere, eraikin horiek behera etorri dira. Horrek esan nahi du norbaitek jarri beharreko ormigoia baina gutxiago jarri zuela. Hau da, diru publikoa poltsikoratu zuen norbaitek, eraikinak ez ziren behar bezain sendoak eta jende asko hondakinen azpian hil da.

Hori da ustelkeriak esan nahi duena: ez da diru publikoa eskuratuta norbait aberastea bakarrik; besteak bizitza-kalitatea galtzea ere bada, jaso beharreko zerbitzu publikoak kalitate txarrekoak direlako.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea