Itxi

Juanjo Sanmiguel

Iruzkina

Beldurra

Juanjo Sanmiguel

Juanjo Sanmiguel

Mendebaldean ikara omen da nagusi. Ikerketa zenbaitek dio pertsona gero eta zaharragoa denean, beldurra nabarmenagoa dela. Eta agian horixe da gertatzen zaiguna.

Mendebaldean beldurra omen da nagusi. Britainiarrek Europar Batasunetik irtetearen aldeko botoa eman zuten beldur direlako. Euren izaera eta nortasuna galtzeko beldurra, etorkinei beldurra,egungo bizimodua aldatzeko beldurra. Estatu Batuetan gizon zurien beldurrak eragin du Trumpen garaipena. Europako herrialde gehienetan gero eta indar eta eragin handiagoa duten eskuin muturreko talde, eta alderdien oinarri eta euskarri nagusia beldurra da. Izututa gaude, datorkigunagatik ikaratuta bizi ei gara.

Beldurra, gure sentsazio guztiak bezalaxe ezin da neurtu. Ez dakigu egoera berdinaren aurrean zergatik batzuek lasai erantzuten duten eta beste batzuek, aldiz, senetik aterata euren buruaren kontrola galtzen duten. Ikerketa zenbaitek dio pertsona gero eta zaharragoa eta gero eta ahulagoa denean, mesfidantza eta beldurra nabarmenagoak direla. Eta agian horixe da gertatzen ari zaiguna. Europan eta Mendebaldean, oro har, gero eta zaharragoak gara, eta itxuraz, gero eta ugariagoak eta indartsuagoak dira mehatxu egiten diguten arriskuak. Sendoa uste genuen ekonomia goitik behera erori zitzaigun, gizarte irekia izanik babesik gabe aurkitu ginan erasoen eta atentatuen helburu bihurtu ginenean. Iragana begiratzen dugu oparotasuna aurkitzeko eta etorkizuna gero eta motzagoa eta gero eta urriagoa antzematen dugu.

Ziur aski guzti hau egia da,baina ez dirudi gure ahuldade horretan isteak bideren bat edo ateren bat irikiko digunik.Europaren azken bi mendetako historia beldurgarria izan da,gizateriak bizi izandako hiru gerra basatienak izan dira hemen,ustez gizakiaren garapenaren gailurrean geundenean.Eta pasarte ikaragarrienen ondoren,Europak tximua zutitu zenetik ezagutu duen projektu bikainena eraikitzea lortu zuen,Europar Batasuna.

Beldurrak izutu egiten gaitu eta ondoren itsutu.Orain galtzeko arriskuan ikusten dugun guzti hori,duela urte batzuk berezkotzat jotzen genuen,goitik bateonbatek emandako dohaina bailitzan.Orain ohartu gara demokrazia edo ongizate gizartea lortzeak eta bidezko egiteak ahalegin haundia eskatzen duela.Mundu honetan inork ez duela ezer musu-truk ematen,eta arrisku eta mehatxuen aurrean atzera egiten badugu,hesiak eta hormak eraiktzen baditugu,ez diegula kanpokoei sartzea galerazten,gure burua giltzaperatzen dugula baizik.Eta beldurrak horixe eragiten du,parean duguna ikusteko ezina,konponbideak aurkitzeko zailtasunak,zer egin  erabakitzeko eragozpenak,azken finean besteei ateak itxita, gure burua espetxe bihurtzen dugulako.