Itxi

Juanjo Sanmiguel

Iruzkina

Gaitza eta zigorra

Juanjo Sanmiguel

Juanjo Sanmiguel

Jokaera okerrek zigor bera mereziko lukete munduko edozein lekutan, baina ez da horrela.

Giza eskubideek, pertsona ororentzat eta munduko edozein lekutan balio beharko lukete. Gizakiak berdinak gara eskubide eta erantzukizunetan, hor ez dago inongo salbuespenik. Berez jokaera okerrek berdinak izanik, zigor bera mereziko lukete munduko edozein lekutan eginak badira ere. Finlandian, Anders Breivikek 77 pertsona hil zituen 2011ko uztailean, hilketa gogorra izan zela aitortu zuen, baina egin beharrekoa, ezinbestekoa, ez du inoiz damurik erakutsi. Epaitu eta 21 urteko kartzela zigorra jaso zuen. Bere portaeraren arabera, kartzela arduradunek eta epaileek erabakiko dute espetxeko egonaldia luzatu ala ez. Breivikek behin eta berriz salatu du Finlandiako Estatuak behin eta berriz urratu dituela bere oinarrizko eskubideak kartzelan tratu egokia jasotzen ez duelako.

Barak Obama presidenteak Oscar Lopez Riveraren indultua onartu du kargua utzi aurretik. Lopez Rivera Puerto Ricoren independentziaren aldeko ekintzailea da, 36 urte egin ditu Ameriketako Estatu Batuetako kartzelatan odol deliturik izan gabe. Lopez Riverak behin baino gehiagotan ezezkoa eman dio eskainitako indultuari, ez zuen "mesederik" nahi bere alderdikide guztientzako ez ziren bitartean.

Bizitza errespetatzeko,torturak ez jasateko,abokatua edukitzeko,tratu duina jasotzeko eta epaiketa zuzena izateko eskubidea dugu.Turkian aste honetan atxilotu dute ustez urte zaharretan Istanbulen atentatua egin zuen gizonezkoa.Atxilotu eta ordu gutxira ez dute inongo eragozpenik izan gizona odoletan eta tratu txarren zantzu nabarmenak zeuzkala telebista guztien aurrean erakusteko.Kamaren aurrean izan den minutu gutxitan animalien gisa erabili dute.Turkiak giza eskubideen aldarrikapena sinatu du eta agintariek bazekiten irudi hauek Mundu guztira zabalduko zituztela.Tayip Erdogan presidenteak dio bere aurka ari direnek demokrazia deuseztatu nahi dutela eta giza eskubideak zapaldu.

Europako Mendebaldeko herrialdetan gero eta sendoagoa da emakumeen kontrako tratu txarrak galerazteko ahalegina, zigorrak gogortzen ari dira,besteak beste duintasuna eta errespetoa daudelako jokoan,Errusiako parlamentariek uste dute hala ere emazteari pare bat belarrondoko ematea ez dela zigortzeko modukoa.horregatik familia barruko indarkeria zigor kodetik ateratzea erabaki dute.

Giza eskubideen aldarrikapena Munduko estatu gehienek onartu eta errespetatzeko konpromisua hartu dute.Eskubide hauetariko asko gauzatzeko hala ere dirua eta baliabideak izatea ezinbestekoa da,ez direlako berez sortzen eta garatzen.Osasun sarea eraikitzeak edo hezkuntza sistema hedatzeak ahalegin haundia eskatzen dute.Beste batzuk aldiz batez ere borondate kontua dira,norberarentzat nahiko ez genukeena besteei ez egiteko borondatea.