Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Soberan dituzte AEBk arma nuklearrak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ameriketako Estatu Batuen armategi nuklearra segurtasuna bermatzeko nahikoa baino gehiago da. Errusiak bakarrik du horrelakorik.

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) 5.200 bonba atomiko dituzte, gutxi gorabehera, eta horietatik 1.500 estrategikoak dira.Hau da, urrunetik jaurti daitezke, misil, hegazkin eta itsaspekoetatik. Beraz, AEB jada "taldeko buru" dira. Ez da beharrezkoa bonba gehiago egitea buru izaten jarraitzeko. Horregatik, AEBren ahalmen nuklearra areagotuko duela esanez Trump presidenteak iragarritakoa, harropuzkeria bat baino gehiago ez da. Trumpek, bere adierazpenekin, AEB atzean geratzen ari direla sinestarazi nahi du. Kanpainako leloak zioen bezala, "Estatu Batuak handi behar dutela berriro izan", eta horretarako dagoela bera.

Baina, AEBn armategi nuklearra segurtasuna bermatzeko nahikoa baino gehiago da. Errusiak bakarrik du horrelako armategi nuklearra. Gainerako potentzia nuklearrak, Txina, Erresuma Batua, edo Frantzia, oso urruti daude. Segurtasuna bermatzeko modurik onena Errusiak eta AEBk armamentuak mugatzeko beste akordio bat sinatzea litzateke. Horrelako hiru sinatu zituzten aurretik. Trumpek, orain, Putinen lagun izan nahi duen honetan, armak gutxituko dituztela esatea litzateke lehenengo adiskidetasun keinua, eta ez, handitu egingo dituztela esatea.