Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Ipar Irlanda, Brexitaren itzalpean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Ipar Irlandako hauteskundeak Brexitaren gerizpean eta honek bakerako suposatzen duen mehatxupean egingo dituzte.

Ipar Irlandako hauteskundeak Brexitaren gerizpean eta honek bakerako suposatzen duen mehatxupean egingo dituzte.

Ostiral Santuko akordioek, 1998an bakea ekarri zuten Ipar Irlandara, eta katolikoentzat oso garrantzitsua den puntua zekarten: Ipar Irlandaren eta Irlandako Errepublikaren arteko mugaren desagerpena.

Gauzak horrela, katolikoak, oro har, Irlandaren batasunaren aldekoak dira, euren lurraldean bizi direla senti baitezakete.

Alabaina, Brexita ezartzen denean, muga jarri beharko da, Irlandako Errepublikak Europar Batasunean jarraituko duelako eta Erresuma Batuak alde egingo duelako Europar Batasunetik, Ipar Irlanda berarekin eramanez.

Horregatik, pasa den ekaineko erreferendumean, katolikoek Erresuma Batuak Europar Batasunean jarrai zezan bozkatu zuten era masiboan.

Iparraldeko irlandarren % 55ek Europar Batasunean jarraitzearen alde bozkatu zuten, horrek esan nahi du, katoliko guztiez gain, protestanteen artean ere jarraitzearen alde bozkatu zuela kopuru handi batek.

Hortaz, Londresek Ipar Irlanda eramango du ipar-irlandarren nahiaren kontra, Eskoziarekin gertatuko den bezala. Gaurko hauteskundeetatik protestanteen eta katolikoen arteko koalizio-gobernua atera beharko litzateke; baina, hori lortzea zaila bada, Brexitak egoera gehiago gaiztotuko du.