Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Frantzia: eskandaluz eskandalu

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Bruno Le Roux Barne ministroak dimisioa eman behar izan du alaba adingabeak aholkulari gisa kontratatzeagatik. Auzi hori Fillonen kasuaren antzekoa da, eta min handia egiten ari zaio politikari.

Frantziako hauteskunde kanpainaren kontrako beste astindu bat eragin du Bruno Le Roux Barne ministroaren bat-bateko dimisioak. Bi alabak kolaboratzaile gisa kontratatu zituen Le Rouxek eta diru publikoz ordaindu zuen. 55.000 euro, adingabeak ziren alabak kontratatzeko! Pentsa liteke alabek ez zutela lanik egin, eta Le Rouxek gehiegikeriaz erabili zuela Frantziako lege arraro hori, zeinak baimena ematen dien diputatuei euren senideak aholkulari gisa kontratatzeko.

François Fillon Frantziako Errepublikarrak alderdi eskuindarreko hautagaiaren kasuaren oso antzekoa da Le Rouxena. Fillonen kasuan, seme-alabez gain, emaztea ere kontratatu zuen. Antza, milioi ingurukoa izan liteke Fillon familiaren iruzurra. Hala eta guztiz ere, Fillon kosta ala kosta ari zaio kanpainari eusten. Ez du dimisiorik eman nahi.

Eskandalu hauek eragin duten mina agerikoa da, eta erabat ari dira hondatzen herritarrek politikarengan duten konfiantza.