Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Arma kimikoak berriro Sirian

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Assaden gobernuak ez du bete arma kimikoak deuseztatzeko konpromisoa, eta horrek ondorio larriak ditu.

Estatu Islamikoak aurretik arma kimikoak erabili izan ditu Sirian eta Iraken. Baina Sirian atzo egindako erasoa airez egin zen, eta dakigunez behintzat, ez ISISek ezta matxinoek ere ez dute hegazkinik. Gainera, jihadistek orain arte eraso kimikoak kloroarekin egin dituzte, eta atzoko erasoa, dirudienez, gas hilkorrago batekin egin zuten, sarinaren antzekoren batekin. Beraz, zantzu guztien arabera Assaden gobernuaren hegazkinek egin dute erasoa.

Horrek ondorio larriak ditu. Hasteko, argi geratu da, hala hitz eman bazuen ere, Assadek ez dituela arma kimikoak deuseztatu. 2013an hartu zuten konpromisoa hori, Ghuta, Damaskotik gertu dagoen eskualdean zibilak arma kimikoen bidez hil ostean. Orduan, Ameriketako Estatu Batuetako aurreko presidenteak, Barack Obamak, Assad zigortzear egon zen, baina azkenean atzera egin zuen.

Bigarren ondorioa zera da: bake elkarrizketen aukerak indarra hartu badu ere, siriar gobernuak zibilen aurka eraso eginda mundu guztia aurka jarri du. Azkenik, hirugarren ondorioa: Assad ulertzea ezinezkoa da. Azken hilabeteetan bere gobernuak garaipen garrantzitsuak lortu dituela kontutan hartuta, zergatik egin du herritarren aurkako sarraskia gasa erabiliz?