Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Irudiaren balioa. Juanjo Sanmiguel kazetariaren iruzkina

Albisteak

Iruzkina

Irudiaren balioa

Juanjo Sanmiguel

Juanjo Sanmiguel

2017/05/05

Louie Palu argazkilari kanadarrak dio argazkiaren bidez errealitatea, benetan gertatu dena, erakustea ezinezkoa dela.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Louie Palu argazkilari kanadarrak dio argazkiaren bidez errealitatea, benetan gertatu dena, erakustea ezinezkoa dela. "Gerra lekuetan ikusten dudanak eta ondoren etxera iritsitakoan irakurri edo komunikabideek kontatzen dizkidatenak, ez dute zerikusirik, ez dut esan nahi gezurra esaten didatenik, baina bata eta bestea urruti daude, kontu zeharo ezberdinak dira".

Zalantzarik gabe irudia bihurtu da gure gaur egungo munduaren adierazpen bide nagusia, guztia pantailen bidez jasotzen dugu eta irudi horiek inguruan edo urruti gertatzen direnak adierazten dizkigutela uste dugu, baina itxuraz uste okerra da. Erabat ohitu gara irudietara, irudi gordin eta bortitzetan albisteak jasotzera. Afal orduan janariaz batera ia edozer gauza irensteko gai gara, baina itxuraz irudi horiek ezin digute erakutsi han azaltzen direnek bizi dutena. Beldurrak ez du kolorerik, usaiak ezin dira ukitu, gorrotoa ikusezina da…

Irudiek, handi eta zabalenek ere, ikuspegiaren zatitxo bat besterik ez digute azaltzen, argazkia egin duenak nahi izan duena bakarrik, filmazioa egiterakoan kamerak hurbildu diguna. Horrenbeste izanik ia minutuero jasotzen ari garen irudi horiek, ezin dugu bereizi zein den benetakoa eta non hasten den fikzioa, zein ari den sufritzen eta nor antzerkigintzan.Komunikabideak omen dira gertakizunak eta gertatu den hori jaso nahi duten hartzaileen arteko bitartekariak, baina kazetariek gero eta zailtasun handiagoak dituzte zer jaso eta nori zuzendu behar dioten asmatzeko, gaur egun edonor, edozein momentutan iritsi litekeelako gertaera izan den lekura, beti baitago baten bat leku harrigarrienean ere. Ziur aski historian lehen aldiz kazetaria ia beti berandu iristen da albistea sortu den lekura. Eta seguruenera, gaur beste albisterik edo notizia bihurtzen ditugunik ez da sekula izan. Baina, era berean, inoiz baino ezjakintasun handiagoa dugu, oso gutxi dakigu gai gehienei buruz, eta egunero jasotzen ditugun horiek iritsi bezain azkar ezabatzen dira.

Louie Paluk dio gero eta gehiago ikusi, gero eta gehiago jakin, gero eta leku gehiagotan izan, eta gero eta gutxiago ulertzen duela, gero eta gutxiago dakiela, gero eta gehiago kostatzen zaiola benetan gertatzen ari dena antzematea.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena