Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Hego Koreak tentsioa baretzea erabaki du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Moon Jae-In presidente aukeratuta, desadostasunak modu diplomatikoan konpontzearen alde egin dute hegokorearrek.

Ipar eta Hego Korearen arteko tentsio maila gorenean dagoen honetan, hegoaldekoek erabaki dute bake irtenbide baten bila hastea. Eta horregatik erabaki dute, orain bi egun, Moon Jae-In aukeratzea presidente.

Park Geun-hye aurreko presidentea, ustelkeriagatik kargutik kendu ondoren egindako hauteskunde aurreratuak izan dira. Eta, beraz eta logikaz, Moonek ustelkeriarekin amaituko zuela agindu zuen programaren lehen puntuan; baina bigarrenean jaso zuen, ia aurrenekoaren parean, Ipar Korearekin harremanak hobetu egingo zituela.

Hego Koreako azken bi gobernuek Ipar Korearen kontrako jarrera gogorra izan dute. Moonek, aldiz, esan du ahaleginak eta bi egingo dituela Koreako penintsulan bakea berreraikitzeko eta prest dagoela Pyongyangera joateko eta bertan Kim Jong-Unekin elkartzeko.

Orain hamar urteko distentsio epealdia berreskuratu nahi du Moonek. Orduko hartan, bi Koreen arteko bi gailur izan ziren, 2.000. urtean bata, eta 2007an bestea.

Moonen erronka bikoitza da. Alde batetik, Kim konbentzitu beharra duka Ipar Koreako tentsio militar gero eta handiagoa gerarazi eta Hego Koreari meatxu egiteari utz diezaion. Bestetik, Trump konbentzitu behar du Kimen amuari kosk egin ez diezaion eta Koreako kostan dagon itsas-armada gehiago indartu ez dezaten. Ez du lan makala izango Moonek!