Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Merkeli ondo doakiona aldatu nahi du Macronek

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Frantziako presidenteak aurrekontu komun bat egin nahi du Euroguneko herrialdeentzat, zerga politika bateratu batekin. Hori guztia egiteko Alemania beharko du Macronek.

Emmanuel Macron Frantziako presidente berria Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari joango zaio bisitan, karguaz jabetu orduko. Macronek lehen hitzaldian bertan esan du Europako Batasunari bultzada berria eman nahi diola. Zer da buruan duena? Euroguneko herrialdeentzat aurrekontu komun bat egitea, Finantza ministro bakarraren ardurapean, zerga politika bateratu batekin eta benetako banku batasuna indarrean jarrita. Oso polita guztia, baina urrats bat ere ezingo du aurrera egin Alemaniak nahi ez badu, alegia, Angela Merkelek nahi ez badu. Horregatik joango zaio gaur proiektuari buruzko xehetasunak ematera.

Hala eta guztiz ere, gauza jakina da Merkelek ez duela ezer egingo Alemaniako hauteskundeen aurretik, irailaren aurretik, beraz. Eta are, atzo Merkelek Ipar Renanian hauteskundea irabazi ondoren, ziurtzat jo liteke Merkelek ez duela aldaketarik egingo. Ipar Renania SPD sozialdemokraten feudoa zen, eta CDUk irabazi egin du. Merkelek ikusi du austeritate errezetek hauteskundeak irabazten lagundu diotela. Eta, beraz, zaila izango da Merkelek onartzea austeritatea gainditzeko Macronek dituen ideia berriak.